euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Probatu duzu euskal sagardo eta vermutez eginiko koktela? 'Basque Country' du izena eta errezeta NYTek ematen du

2021/10/11

'Basque Country' koktela, sagardoa eta vermutarekin; eta 'Gin-sagardoa' dira New York Times-ek biltzen dituen kokteletako bi
'Basque Country' koktela, sagardoa eta vermutarekin; eta 'Gin-sagardoa' dira New York Times-ek biltzen dituen kokteletako bi

PUBLIZITATEA

New York, AEB. "It's the Season for Cider. Here's How to Drink It" (Sagardoa edateko sasoia da, hona nola edan), halako titulua du New York Times egunkariko artikuluak, Rebekah Peppler adituak sinatua, Bertan, sagardoaren historia eta ezaugarriei errepasoa emanik, euskal sagardoaren aipua egiten du. Ze egiari zor, azken urteotan goraka doa euskal sagardoaren sarrera AEBko merkatuan eta, oro har, zabaltzen ari da sagardoaren, eta tartean euskal sagardoaren kontsumoa. Eta, nonbait, baita anitzagoak ere egiten kontsumitzeko moduak.

"Sagardoa, bakarrik, aperitibo gisa, edo bazkarietan lagun har daiteke, eta bide bat ari da egiten baita ere koktelen munduan", dio. Bere rola kokteletan, ardo apartsuarenarekin alderatzen du. Eta bide hori ibiltzera gonbidatzen du, adibidez sagardoa eta vermuta konbinatzen hasita, 'Basque Country' izeneko koktela emanez. Beste bat? Esaterako sagardo eta gin koktela. 'Basque Coutry' koktelaren errezeta ekarri dizugu hona:

BASQUE COUNTRY koktela
Rebekah Pepplerren eskutik
Aukeratu sagardo pixka bat azido edo bitxia (funk), eta kalitatezko vermut gorri bat hautatu. Goxoa eta apur bat likatsua, sagardoaren nortasuna nabarmendu eta leunduko du. Bukatzeko, ez aurreztu apaindurarik. Laranja, olibak eta [Ibarrako estiloko] piperminak apaingarri baino mokadutxo bezala sentitu behar dira. Pintxo hori zuzenean sartu koktelean puntu zitriko eta gatzuna eman diezaioten - edo utzi gainean, nahi duzunean jateko eta zurrutari laguntzeko.
Tragu baterako
- Izotza
- 45 mililitro vermut gozo
- 45 mililitro euskal sagardo (edo euskal estilokoa)
Apaindura moduan, laranja pusketa bat, oliba berdeak (esaterako manzanilla), piperminak (piparrak ere deitzen zaizkie).
Bete edalontzia izotzez. Gehitu vermut goxoa eta sagardoa, nahastu astiro-astiro ongi konbinatzeko. Pintxoak osatu laranja pusketa, oliba eta piparrak eta apaindu.


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia