euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pringlesko Eusko Biltzar-ek bisita eskertu dio Itziar Aguirreri eta komunitateari bere laguntasuna

2012/09/07

Itziar Aguirreren 'Pilpileando Argentina'ren Coronel Pringlesko saioaren ikuspegia (argazkiaEE)
Itziar Aguirreren 'Pilpileando Argentina'ren Coronel Pringlesko saioaren ikuspegia (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Argentina ari da ibiltzen Itziar Aguirre chef rosariotarra bere 'Pilpileando Argentina' programarekin, beti ere euskal sukaldaritza zabaltzeko eta aldi berean gabezian dauden pertsonei laguntza emateko. Eskaintzen dituen gastronomia klaseetako azkena Coronel Pringlesen eman du, Buenos Aires probintzia hegoaldean, arrakasta handiz. Pringlesko Eusko Biltzar Euskal Etxetik eskerrak eman nahi dizkiote "bere apaltasun, jendetasun eta atsegintasunarengatik" eta baita Pringlesko herritarrei ere, euren partaidetza eta laguntza solidarioarengatik.

Coronel Pringles, Argentina. Eusko Biltzar euskal etxe pringlestarrak zuzendu digun oharrean adierazten denez, Itziar Aguirre chef euskal-argentinarraren 'Pilpileando Argentina'ren saio berria hau Immigrantearen Festarekin bat egin zen Coronel Pringlesen eta bertan emakume gazte eta aldi berean eskarmentudun euskaldun honek bere xarmaren eta bere sukaldaritzarekiko gaitasunaren zigilua utzi zuen.

Ekitaldira sartu ahal izateko sarreraren 'prezioa' janari iraungigaitza zen, horrekin Argentina iparraldeko Chaco probintzia eta eskualdeko oihanetako Tobas aborigen-taldekoei lagundu ahal izateko. Ekimen hau Patricia Sosa kantariak bultzatzen duen 'Keinu txikiak, lorpen handiak' fundazioaren bitartez bideratzen da.

Pringlesko saioan Itziar Aguirrek 'Onddo omeleta pintxoa' prestatu zuen, baita ere 'Piper erreak abadiraz beteak eta saltsa beltzez' eta, mahaiburuko gisa, 'Goxua intxaurrekin eta mahaspasekin'.

Klasea amaituta, bertaratutakoak, saioan prestatutako hiru plateren zozketan hartu zuten parte, guztia aipatu xede solidariora bideratua.

Euskal etxe antolatzailetik deialdiak lortutako arrakasta azpimarratu nahi izan digute. Eusko Biltzarreko Zuzendaritza Batzordea "gustura baino gusturago" geratu zen eta aukerta hau baliatu nahi du "eskertzeko Pringlesko komunitateari, bere ekarpenagatik eta ekikagai kopuru eskuzabala emateagatik; eta baita ere Itziar Aguirre andereñoari, bere apaltasuna, jendetasuna eta tasegintasunagatik; eskerrik asko, Itziar".



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia