Buenos Aires, Argentina. Bi aste baino ez dira falta ikurrina eta Argentinako bandera Maiatzeko Etorbidean sartzen ikusteko, Buenos Aires Hiriak Euskal Herriari urtero egiten dion omenaldiari hasiera emanez. 'Buenos Airesek Euskal Herria Ospagai' jaialdiaren hamaikagarren edizioa ekainaren 4an izango da, igandean. Eguerdiko 12etatik aurrera, sei orduz, bi agertokik aldi berean musika, dantza eta zuzeneko sukaldaritza ikuskizunak eskainiko dituzte, eta etorbidean barrena, Chacabuco kaletik Bolivar kaleraino, euskal artikulu, artisautza, gastronomia eta kultura hedapenaren postu ugari egongo dira.
Urtero jaialdiaren erakargarri handienetako bat den Donostiako danborrada, Argentinako Armadako Musika Banda lagun entzungo da. Agertoki nagusitik 18 dantza talde, pasatuko dira, gehi Lagun Onak Abesbatza eta Maipú hiriko Bihotzetik musika taldea . Bigarren agertokian, hainbat euskal etxetako musikariek osatutako txistulari banda batek joko du, antzerki pieza bat taularatuko da, txikien dantzak gauzatuko dira eta zuzeneko euskal sukaldaritza plater tradizionalen elaborazioaren ikuskizuna, Itziar Aguirre eta Laurak Bat Euskal Etxeko sukaldarien eskutik.
Ordezkaritza europarra
Arlo instituzionalean, Euskadiren Argentina-Mercosurreko ordezkari Sara Pagola eta, itsasoaren beste aldetik propio etorria, Kanpoko Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Álvarez Aranburu bertaratuko dira. Nafarroako Gobernuaren aldetik, Eskualdeen Arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuko Zuzendari Pello Pellejero Goñi. Esparru politikotik, Jasone Agirre EH Bilduko legebiltzarkidea bertan izatea espero da.
Aurtengo nobedade esanguratsuetako bat eguna irratiz eta online segitu ahal izana da, lan hori hartuko baitu normalean Paranatik emititzen duen Presencia Vasca saioak, Buenos Airesera bertaratuta, Diasporako euskal komunitateari zerbitzatzeko bere goiburuari zintzo ekinez. Astero Federico Borrasek eta Santiago Erguyk gidatzen duten irratsaioa ohiko interneteko loturatik jarraitu ahal izango da UTN Paraná-ren FM Universidad-en gunean, http://fmuniversidad.com-en.
Euskal Etxe eta talde hauek dantza tradizionalak aurkeztuko dituzte egunean zehar::
-Buenos Airesko Laurak Bat
-La Platako Euzko Etxea
-Chascomuseko Zingirako Euskaldunak
-Cañuelasko Denak Bat
-Saladilloko Itxaropen
-Chacabucoko Guillermo Larregui
-Pergaminoko Lagun Onak
-Rosarioko Zazpirak Bat
-Maipuko Anaitasuna
-Buenos Airesko Oihankide Taldea
-Jose C. Pazeko Toki Eder
-San Nicolaseko Euzkal Etxea
-Buenos Airesko Nafar Etxea
-Buenos Airesko Euskaltzaleak
-General Rodriguezeko Eusko Aterpea
-Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat
-Llavalloleko Euskal Echea Ikastetxea
-Necocheako Euzko Etxea