Bahia Blanca, Argentina. Imanol Pradales lehendakariak bideo mezu bat bidali zien Bahia Blancan joan den aste osoan zehar bildutako euskal etxe eta lagunei. Bideoa Argentinako euskal komunitatearen elkarretaratze nagusia den hitzordu honetara bertaratutako ordezkaritza instituzionalak helarazi zuen eta FEVA euskal argentinar erakundeak Unión Vascan egindako Biltzarrean pantailaratu zitzaien euskal etxeetako ordezkariei.
Imanol Pradales lehendakariaren mezua Bahia Blancan bildutako Diasporako euskaldunei
Euskara eta gaztelania tartekatzen dituen irudietan, Pradalesek pozez eta emozioz agurtzen ditu Bahia Blancan bildutako euskaldunak, bizirik dagoen herri baten eredu eta adierazgarri, mugarik ez duen herri bizi bateko partaide, Euskal Astea bezala euskaldunen eta euskal komunitatearen bateragarri eta nortasuna sustatu eta indartzeko lanetan garrantzitsua den hitzordu honetan bildutakoei harro dagoela euretaz esaten die, zorion bereziak bidaliz aurten 125 bete dituen Bahía Blancako Unión Vasca elkarte anfitrioiari.
Hunkituta ikusten duela dio bertan antolatutakoa, eta Euskal Herriaren bertako dardara, euskal identitatea, hizkuntza eta kultura atxikiz Euskaditik milaka kilometrora, aiton-amonengandik eta gurasoengandik jasotako sentimentua belaunaldi berriei transmititurik, besarkada bero bat igorrita bukatzen duela, Gora Euskadi batekin.