Pasaia, Gipuzkoa. Imanol Pradales lehendakariak, Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globalaren idazkari nagusi Ander Caballero lagun, eta Bengoetxea eta Torres lehendakariordeak eta zenbait sailburu ere bertan, Euskadi Globala estrategiaren oinarriak aurkezteko deitu zituen hainbat departamentu eta erakundetako arduradunak, jendaurretze eta lan-jarduera bat eginez taldeka eurekin eta plazaratuz Euskadi munduratzeko bere politikaren marra nagusiak. Sei hilabete bete dira Kanpo Harremanetan titular aldaketa egin zenetik eta datozen asteetan espero da jendeaurretzen joatea pauso berriak eta izendapen berriak gauzatzea Diaspora ere baitaratzen duen eremu garrantzitsu honetan.
Albaolan eraikitzen aurrera doazen San Juan ontzia irudi hartuta, eskifaia bereko kide gisa arraun egitera deitu zuen gaztetan arraunlari izan zen Pradalesek, Euskadi Globalaren irudi eta metafora bezala hartuta. Izan ere, pisu sinbolikoagatik ekitaldia Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian egitea erabaki zuen, euskaldunek historian zehar munduratzeko izan duten jarrera eta eginpide baten adierazgarritzat jo daitekeen proiektu honen proiektuaren bihotzean, iragana geroaren abiapuntu ipinita. Ondoko bideoan, euskara eta gaztelania tartekatuta, hitzorduko zenbait tarte segi daitezke (bideoa Irekia).