euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pradales lehendakariak Ander Caballero izendatu du Marian Elorzaren ordez Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi

2024/07/23

Ander Caballero Barturen artxiboko irudi batean, Kaliforniako euskal jai bateko publikoari mintzatzen (arg. EuskalKultura.com)
Ander Caballero Barturen artxiboko irudi batean, Kaliforniako euskal jai bateko publikoari mintzatzen (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Pradales lehendakaria buru, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Ander Caballero Barturen izendatu du gaur astearte goizeko bileran Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi berria, Marian Elorza Zubiria ordezkatuz. Izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA-BOPV) argitaratzen denean gauzatuko da ofizialki, ziurrenik aste honetan bertan edo, edonola ere, datozen egunetan.

Ander Caballero Barturen pertsona ezaguna da oso euskal diasporaren esparruan, bereziki Estatu Batuetan, 2013tik 2018ra Euskadiren Estatu Batuetako ordezkaria izan baitzen. Horren aurretik, euskara irakaslea ere izan da New Yorkeko Eusko Etxean eta lehendakariorde eta zuzendari New England Basque Club euskal etxean.

Ander Caballero lizentziatua da Zuzenbidean Deustuko Unibertsitatean. masterra dauka Harvard Unibertsitatean Public Administration-en eta irakasle izan da Mondragon Unibertsitatean eta Deustuko Unibertsitatean, besteak beste. Aditua da eta ekarpen desberdinak egin ditu artikulu eta partaidetzetan nazioarteko harremanen arloan, kanpo merkataritzan, enpresa diplomazian, globalizazioa eta negozio jasangarrian eta lankidetza publiko-pribatuan, beste hainbat arloren artean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia