euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pradales lehendakaria AEBra doa datorren astean gehienbat izaera politiko, ekonomiko eta enpresariala duen bidaian

2025/03/04

Pradales lehendakaria urtarrilean Bruselara egin bidaia ofizialean Europako Kontseilujo presidente Antonio Costa portugaldarrekin
Pradales lehendakaria urtarrilean Bruselara egin bidaia ofizialean Europako Kontseilujo presidente Antonio Costa portugaldarrekin

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Imanol Pradalesek Washington eta New York bisitatuko ditu martxoaren 10etik 13ra Estatu Batuetara egingo duen bidaia ofizialean, herrialde honetara egiten duen lehena bere kargua zin egin zuenetik 2024ko ekainaren 22an. Washington hiriburuan Estatu Batuetako Senatuko eta Ordezkarien Ganberako kideekin egongo da eta New Yorken Etxeorratzen Hiriko Solomon R.Guggenheim Fundazioko goi agintariekin bilduko, besteak beste.

Bidaiak izaera politiko, ekonomiko eta enpresariala izango du gehienbat eta bertan Pradalesek aliantza politiko, ekonomiko, enpresarial eta sozial berriak egin nahi ditu, aldaketa geopolitiko handi eta sakonak gertatzen ari diren garai honetan, adierazi dute Jaurlaritzatik. Bidaiako lehen geldialdian Washingtonen  Ordezkarien Ganberako eta Senatuko kideekin bilduko da, Lehendakariak "zuzenean ezagutu nahi baitu AEBko egoera politikoa, entzuten duena zuzenean helarazteko euskal eragileei".

Lehendakaria Washington eta New York-en izango da, Senatuko eta Ordezkari-Ganberako kideekin bilduko da eta agente ekonomiko eta enpresialekin, baita Diasporako kideekin ere, besteak beste

Estatu Batuetako aurkezpen politiko horrekin, egungo harreman trasatlantikoen egoera eta euskal enpresentzako balizko aukera eta mehatxuak aztertuko ditu, Trumpen administrazioak ezarritako neurri berrien aurrean hobeto prestatzea helburu. Potomac-eko Hirian, euskal profesionalekin bilduko da. Izan ere, Diasporaren bidez Euskadik munduan presentzia sakontzea aipatu zuen Pradalesek urtarrilean Pasaiako Albaolan aurkeztu zuen Euskadi Globala estrategiaren oinarrietako bat legez. Harreman horiek AEBn interesa duten euskal enpresekin agenda ekonomikoa eta enpresariala egiten lagunduko dute, eta alderantziz, esan dute iturri berek.

Lehendakariak IBM enpresa bisitatuko New Yorken, besteak beste, eta Bizkaiko diputatu nagusi Elixabete Etxanoberekin batera, bilera instituzionala egingo du Solomon R. Guggenheim Fundazioan, Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendaritza aldaketari lotuta irekiko den ziklo berriarekin bat eginez. Washingtonen, mahai-inguru batean hartuko du parte George Washington Unibertsitatean, "Demokrazia, harreman transatlantikoak eta multilateralismoa: nazioarteko eszenatoki berriaren ikuspegi europarra" izenpean. Estatu Batuen eta Europaren arteko harremanen fase berri bati ekiteko.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia