euskal diaspora eta kultura
2013/04/15
PUBLIZITATEA
Poznan, Polonia. Poznango Euskal Egunak apirilaren 23tik 25era egingo dira aurten, eta beste behin euskara Unibertsitatetik atera, kaleetara ekarri eta hirian Euskal Herria zer den erakusten" saiatuko dira antolatzaile eta parte hartzaileak.
Adam Mickiewicz Unibertsitateko euskara eta euskal kultura irakurle den Amaia Donesek aurtengo egitarauaren nondik-norakoak azaldu dizkio EuskalKultura.com-i. Ekitaldi ugari antolatu dituzte, euskal kulturaren alor desberdinak jorratuz. Hasteko, Bal Folk Poznan dantza taldeak bi euskal dantza tailer eskainiko ditu. Bertsolaritza tailer bat ere egingo da, LuxSfera Fundazioarekin elkarlanean. "Otsailetik dabiltza lan eta lan, eta euskal jaian polonierazere egingo dituzte bertsoak", esan du Donesek. Bertsolaritza euskal ipuinak kontatuz tartekatuko dute.
Zinea, gastronomia eta hitzaldiak
Zineak ere bere lekua izango du eta Malta Zinema aretoan Kimuak saileko 2010eko film laburren emanaldia egingo da. Horrez gain, "Pika Pika" tabernan, sagardo, patxaran, txakolin eta Arabar Errioxako ardo dastaketa egingo da.
Meskalina Kulturgune eta tabernan, ostera, euskal gaiei buruzko hitzaldiak eskainiko dituzte. Gune horretan bertan egingo da jaialdiaren itxiera ekitaldiko kontzertua. "Kontzerturako DJ bat ekarri dugu, eta euskal musikaz girotuko du lokala gau horretan", agertu du Amaiak.
[Aurtengo Poznango Euskal Egunen afitxa, polonieraz. Antonina Babczyszyn da egilea]
Bi lehiaketa martxan
Horretaz gain, lehiaketa bat jarri du abian antolakuntzak. "Supermemo argitaletxearekin elkarlanean egindakoa da: datorren astea, egunero galdera bat egingo dugu gure fan pagean, euskal herriarekin lotutakoa. Galdera bakoitzari ondo erantzuten diotenek Supermemo argitaletxearen hizkuntza ikastaro bat jasoko dute doan", esan du Amaiak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus