euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Poza eta senidetasuna Mallorcako Palmako 'Artea' Euskal Etxearen 25. urteurreneko ospakizunetan (ikus bideoak)

2022/07/05

Artea Euskal Etxea: Aurreskua dantzatu zieten Haizeak eta Nagorek bertaratutako agintari, lehendakari ohi eta ekitaldiko partaideei
Artea Euskal Etxea: Aurreskua dantzatu zieten Haizeak eta Nagorek bertaratutako agintari, lehendakari ohi eta ekitaldiko partaideei

PUBLIZITATEA

Mallorcako Palma. Poza eta senidetasuna nagusi izan ziren joan den larunbatean, uztailaren 2an, Palmako Son Rapinya frontoian, Mallorcako 'Artea' Euskal Etxearen 25. urteurreneko ekitaldietan. Elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta EH osoko bazkideak biltzen ditu. Partaide aritu ziren Mallorcako Castellers-ak eta baita irlako musikariak; Pau Mas-ek, esaterako, ohiko piezekin batera, bertako 'fabiol'ez eta danborrez jo zuen aurreskua; Aina Goiena akordeoiaria. eta txalapartariek ere jo zuten.

Agintariei dagokienez, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko kontseilaria bertaratu zen, eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkari, Manu Meuario Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzako kidea. Mallorcako agintari, Antoni Noguera Palmako Udaleko alkateordea eta Joan Llodrà Mallorcako Consell-eko kontseilaria.


Agintariak, lehendakari ohi eta ordezkariak, Euskal Etxeko Aingeru Merlok aurkezturik


Ohorezko Aurresku berezia oso, 'fabiol' instrumentuaz eta danborraz Pau Mas jotzaile


Senidetasuna eta bertako kultura tradizionalaren partaidetza, Mallorcako Castellers-en eskutik


Palmako Son Rapinya frontoira bertaratu ziren bazkide eta lagunen talde-argazkia


Eta ekitaldiaren laburpen orokorra (47') eskaintzen duen bideoa, Zorionak, Arteako lagunak!

Euren hitzetan, instituzioetako ordezkariek uharteko erakundeen eta Artea Euskal Etxearen arteko senidetasuna azpimarratu zuten. Egitarauak tokia bilatu zuen Euskal Etxeko lehendakari ohiei esker ona dierazteko eta joan ziren bazkideak ere gogoratu ziren. Ohorezko Aurreskua, lehenago aipatu bezala, benetan berezia izan zen, bi euskal dantzariek, Haizeak eta Nagorek, ohiko txistuaren ordez, Pau Masek bere 'fabiol' instrumentu mallorcarraz lagundu baitzien dantza (ikus beherago bideoa)

Geroago, Lesakatik propio etorritako 'Elizagoian Ahizpak' bikotearen trikitixak alaitu zuen iluntze aldera afaria eta afalostea, baita Euskal Etxe bertako Severo Munillak ere. Antolatzaileek honela laburtu diote EuskalKultura.eus-i eguna: "Ekitaldia hunkigarria izan zen, eta gure bazkide eta lagun askoren laguntza bildu geuen. Euren eta gure administrazioen laguntza eskuzabalari esker hitzordu eder eta biribila atera zen, eskerrik askohandi bat guztiei", adierazi digute.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia