Euskal Etxearen izen bera duen aldizkariren 30. zenbakian iazko ekintzen laburpenarekin batera 2018rako proposamen berriak jakinarazten ditu Euskal Jatorrik. Euskal Herriari buruzko beste hainbat gai ere jorratzen ditu sarean zabaltzen ari den aldizkariak. Argitalpena on line irakur daiteke edo pdf formatuan jaitsi.
Posadas, Argentina. Aste honetan kaleratu du Misiones probintziako hiriburuko Euskal Jatorri Euskal Etxeak izen bereko bere aldizkaria. 2018ko lehenengo zenbaki honek gai askotako artikuluak dakartza. Nagusia Zugarramurdi buruzkoa izanik Nafarroako herri honi dagokio azala eta baita barruko hainbat informazio ere.
Horrez gain, euskal abizenen atala, sukaldaritza errezetak, eta musa, dantza, zinea eta literaturari buruzko artikuluak ere viltzen ditu. Argentinako euskal gizataldeko erreferente diren hainbat lagunek idatzi dute edizio honetan, tartean Juan Carlos Ibarrolak, Patxi Soraluzek, Carlos Gabilondok eta René Bergarak.
Euskal Etxeak 2017an egindako ekintzen laburpena ere badakar aldizkariak eta 2018rako proposamen berriak ere iragartzen ditu, besteak beste xake klaseak, euskara tailerra eta euskal kontzertuak.
Gogora dezagun Posadasko Euskal Etxeak 2005eko abuztuan kaleratu zuela bere aldizkari honen lehenengo zenbakia eta hamar urtez jarraian argitaratu zuela, hasieran paperezko bertsioan bakarrik eta 2013tik aurrera paperean eta euskarri digitalean. 2015ean eta 2016an etenaldi bat izan zuen eta 2018ko lehenengo atal honekin jarraipena eman nahi izan diote proiektuari.
Euskal Jatorri aldizkaria link honetan irakur daiteke edota pdf formatuan jaitsi.