euskal diaspora eta kultura
2010/12/01
PUBLIZITATEA
Posadas, Argentina. "Tradizioa herri baten ohitura, sineskeria, hizkuntza, kantu, dantza, jantzi, musika, janari eta bestelako ezaugarri eta faktoreen bilduma da, gurasoek seme-alabei transmititu ohi diotena", definitu zuten Misionesko 'Euskal Jatorri' euskal elkartekoek Tradizioaren Egunaren karietara. Euskal Etxeak eginiko deialdiak afari herrikoi batera deitu zituen iragan azaroaren 20ean inguruko euskaldunak eta euskaldunen lagunak, euskal ahaide zaharren eta ohitura argentinarraren moldeak elkarrekin nahasiz.
Berez azaroaren 10ean zen Tradizioaren Eguna 20ra ekarri zuten ospagai Posadasen. Argentinako gautxoen literaturaren izen nagusia den Jose Hernandez sortu zen egunean finkatu zen efemeride hau. Egun gutxitara abenduaren 3a denez, esan nahi baita Euskararen Nazioarteko Eguna, bertako euskara taldeko bi kide, Maria Silvia Soloaga eta Matias Ochoteco, Martin Fierroren zati batzuren irakurle bilakatu ziren, gaztelaniazko hitzekin batera Martin Burdin-en euskarazkoak irakurriz, Manu Ertzillak eginiko itzulpenean.
Geroago René Bergara bazkideak Josemari Velez de Mendizabalek idatzitako 'La lengua vasca, diferente y universal' artikulua irakurri zuen, eta Nekane Alcoz eta Marias Ochotecok kanta euskaldun tradizionalak kantatu zituzten, Matias bera gitarrajole. Zenbait kasutan bertaratutakoak ere kantari izan ziren.
Guztia bala edo dantzaldi batez bukatu zen, igandearen goizaldeko ordu txikietan hain zuzen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus