euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Poliziak operazio bat hasi du gaur goizaldean, Askapena, 'ETAren nazioarteko aparatua', helburu

2010/09/28

Askapenaren webgunea
Askapenaren webgunea

PUBLIZITATEA

Izen-deiturarik ez da jakitera eman berri hau idazteko momentura arte bederen, baina Espainiako Polizia Nazionalak operazio bat hasi du bart gauez, astelehenetik asteartera arteko gauean Askapena mugimenduaren kontra, hainbat atxiloketa eta miaketa eginez Euskal Herrian, talde hori 'ETAren nazioarteko aparatua' delakoan, adierazi dute borroka antiterroristako iturriek.

Donostia-San Sebastián. Operazioa Bizkaian, Giouzkoan eta Nafarroan eman da eta atxilotutakoak ETAren nazioarteko sareko kidetzat hartuak izan dira, nazioartean ETAren aldeko propaganda egiten dutelakoan, atzerriko antzeko mugimenduekin harremanak estutzearen bidez edota iheslariei laguntza emanez, esan dute aipatu iturriek.

Askapeneko partaide batzuk ezagunak dira Diasporan, baina esan bezala berri hau idazterakoan berri gehiagorik ez dago atxilotutakoen izenei dagokienean.

-Webgunea: www.askapena.org

Eguneraketa 2010/09/28an goizeko 5:54etan:

Atxilotutakoak hauek dira:

-Gabi Basañez Ruiz
-Unai Vázquez Puente
-Itxaso Lekuona Gegoz
-Rubén Sánchez Barail
-Walter Wendelin
-David Soto Aldaz
-Aritz Ganboa Miguel

Banda armatuko kide izatea leporatu zaie.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia