euskal diaspora eta kultura
2008/10/31
PUBLIZITATEA
Río Gallegos, Argentina. Sei taldek --sei bikotek-- hartu zuten orotara parte 'Hegoalde Argentinarra'k antolatutako lehenengo pintxo txapelketa hego patagoniar honetan. Cesar Arizmendi eta Alicia Mercau-ren 'Izaskun' izeneko pintxoak bereganatu zuen lehenengo saria, hiru epaimahaikideek Euskal Etxeko berrogei bat bazkide eta lagunen begiradapean hainbat ezaugarri neurtuz ebatzita.
Bigarren, Claudia Labourt eta Jorge Echevarria sailkatu ziren, erabakior gertatu ziren ezaugarrien artean, zaporeaz eta aurkezpenaz aparte, originaltasuna, koloreak, eta sentsazioak zeudela. Hirugarren Marta Goyheneix eta Luis Landaburu gelditu ziren, ondoren Clausia Berasain eta Mero Echandi, eta seigarren Mirta Elcano eta Humberto Quiñones. Epaimahaikoen esanetan, zaila gertatu zitzaien erabakitzea, pintxoen kalitate handiagatik. Liliana Victoria, Jose Ursino eta Alberto Echavarria aritu ziren epaile.
[I. Pintxo Lehiaketan parte hartu zuten pintxoetako batzuk (argazkia HHEE)]
[Patagoniako Santa Cruz probintziako Rio Gallegos hirian egin zen I. Pintxo
Lehiaketan epaimahaikide izan ziren Liliana Victoria, José Ursino eta Alberto
Echavarria (argazkia HAEE)]
Lehiaketa honen ondotik, azaroaren 15ean egingo den Puerto San Julian-erainoko itzulia izango da Euskal Etxearen hurrengo hitzordua, hango euskaldunekin mahai baten inguruan biltzeko, gastronomia eta kultura gaiak solasgai. Euskararen Eguna ere ari dira prestatzen, abenduaren 3an. Karia hortara egingo den elkarretaratzean Euskal Herrirako bi bidaia zozketatuko dituzte, mila euroko gastu-poltsarekin. Helburua, besteak beste, pintxoez 'in situ' gozatu ahal izatea, Donostiatik-edo errezeta eta ideia berriak ekarriz Patagoniako euskal txoko honetan garatu eta biziarazteko.
[I. Pintxo Lehiaketan dastagai izan ziren beste pintxo batzuk (argazkia HAEE)]
[Zapore eta kolore desberdinen festa izan zen I. Pintxo Lehiaketa hau (argazkia HAEE)]
Pintxo errezeta batzuk
David de Jorge eta Hasier Etxeberriaren eskutik
Pintxo errezetak
EITB webgunean
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus