euskal diaspora eta kultura
2013/02/22
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Martxoaren 9an, larunbatez, egingo da Buenos Airesen ‘Kolektibitateen Sukaldaritza-Gunea’ jaialdiaren aurtengo edizioa. Festa arratsaldeko 4etan hasiko da eta Mayo plaza inguruan burutuko da, Mayo etorbidean eta Bolivar kaleetan hain zuzen. Hiriari bizitasuna eta kolorea ematen dioten berrogeita hamar bat gizatalde, kultura eta nazioren erakuslehio izango da, euskaldunak ere partaide.
Euskal Herriaren ordezkari izango diren standak, izan ere, hiriburuko Laurak Bat eta Euskaltzaleak erakundeen eskutik gauzatuko dira. Bi txokoetatik, Euskal Herriko ohiko mokaduak eskainiko zaizkio publikoari: mota askotako pintxoak, kaxuelak, goxokiak eta edariak. Proposamen gastronomikoarekin batera, informazioa eta kulturari buruzko oinarrizkoa datuak ere eskuratu ahal izango dira standetan, hala nola, abizenen jatorria, herrien kokapena edota euskarazko hitzen esanahia…
‘Gizataldeen Sukaldaritza-Gunea’rekin batera, 2013ko kolektibitateen erregina aukeratuko da. Hautagaiak automobil klasikoetan sartuko dira Mayo etorbidera, euren arropa tradizionalez jantzita. Euskaldunen kasuan, Euskaltzaleak-eko kide eta Arrecifeseko Ugarritzak dantza taldeko dantzari den Estefania Abasolo izango da hautagaia. Hitzordua, martxoaren 9an da, arratsaldeko 4etatik gaueko 11etara.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus