euskal diaspora eta kultura
2013/09/25
PUBLIZITATEA
Gral. Villegas, Argentina. Urte amaierara begira, abendura arte gauzatuko dituen ekitaldien egitaraua plazaratu du ‘Villegasko Euskaldunak’ Euskal Etxeak. Proposamenak mota askotakoak dira eta bi helburu nagusi dituzte: euskal etxea "gero eta elkarguneago" bihurtzea eta gune horren egoitza, hau da, ‘Villegasko Euskaldunak’ erakundearen etxea bukatzea. Horretara, programa hau aurreikusi zuten irail hasieran villegastarrek:
Irailean:
-Igande 22an, Janari salmenta. Menua: tripakiak.
-Larunbat 28an, Pintxo Lehiaketa.
Urriaren:
-4an, ostirala, Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur Azpibatzordeko Norma Riosen
‘euskal artzain-txakurra’ izenburuko hitzaldia.
-5ean, larunbata, afaria (parte hartzeko aldez aurretik erreserbatu behar dira
txartelak).
-11an, ostirala, Sukaldaritza Tailerra eta dastaketa, Diego Tellechea eta
Maria Zaton koordinatzaile. Sarrera libre eta doan.
-27an, igandea, Janari salmenta. Menua: oilasko errea saltsan eta tortila.
Azaroan:
-2an, larunbata, afaria (parte hartzeko aldez aurretik erreserbatu behar dira
txartelak).
-8an, ostirala, Sukaldaritza Tailerra eta dastaketa, Diego Tellechea eta Maria
Zaton koordinatzaile.
Sarrera libre eta doan.
-24an, igandea, janari salmenta. Menua: oilaskoa errea saltsan eta tortila.
Abenduan:
-15ean, igandea, janari salmenta. Menua: oilaskoa errea saltsan eta tortila.
-28an, larunbata, urte amaierako jaia. Beti bezala, musika eta dantza
ikuskizunak eskainiko dira urtea agurtzeko ospatuko den festan.
Pintxo Lehiaketa
Sukaldaritza arloan burutuko den txapelketa honetan parte hartzeko ez da beharrezkoa instituzioko kidea izatea. Izena emateko epea irailaren 28an bertan bukatuko da eta partaidetza doakoa da. Epaimahaikideek –La Platako Lazkao Tabernako Jose Boccardok eta euskal etxeko sukaldaritza tailerreko arduradunek osaturik– hiru irabazle hautatuko dituzte eta hirurek jasoko dute sari bana. Sari banaketa urte amaierako jaian izango da.
Lehiakide bakoitzak pintxo bakarra aurkeztuko du. Hala ere, lehiakideak pintxoaren hiru ale prestatu beharko ditu epaimahaikideentzat. Diseinua izenik gabe aurkeztuko da eta gutunazal itxi batean honako datuak zehaztuta: izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakiak eta helbide elektronikoa. Irabazleak aukeratzeko pintxoaren originaltasuna, aurkezpena, zaporea eta osagaiak izango dituzte kontuan Boccardo, Tellechea eta Zaton sukaldariek.
Laguntza Bonoak
‘Villegasko Euskaldunak’ Euskal Etxeko kideek jakinarazi dute, azkenik, erakundearen egoitza berria bukatzeko, eta zehatz mehatz zorua amaitzeko, Laguntza Bonoak jarri dituztela salgai. Bonoaren prezioa 300 pesokoa da eta zoruaren metro karratu bat eraikitzeko balioko du.
Bonoak erosteko, afarien txartelak erreserbatzeko edota informazio gehiago eskuratzeko, euskal etxearekin jarri behar da kontaktuan euskaletxeavillegas@gmail.com helbidean. Facebook-en ere aurki daiteke euskal etxea, Centro Vasco Villegas izenpean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus