euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pintxo lehiaketa egin zuen Caracaseko Eusko Etxeak eta martxorako argazki erakusketa bat ari da prestatzen

2012/02/29

Pintxo lehiaketaren irabazleak, Azpiritxaga-Barriola taldeko kideak, Pedro Arriaga presidentearekin (argazkia CaracasEE)
Pintxo lehiaketaren irabazleak, Azpiritxaga-Barriola taldeko kideak, Pedro Arriaga presidentearekin (argazkia CaracasEE)

PUBLIZITATEA

Caracaseko Eusko Etxeak zuzendaritza berritu zuen urtarril hondarrean eta talde berriaren lehendabiziko ekimenen artean, iragan otsailaren 21ean elkarteak Pintxo Lehiaketaren edizio berri bat egin zuen. Pedro Javier Arriaga presidentea buru belarri aritu zen antolakuntzan, eta aipagarria da, aurreko edizioan bezala, lehiakide baino epaile gehiago izan zirela bertan, pintxoak dastatzeko gertu. Garailea Azpiritxaga-Barriola taldea izan zen, baina eguneko saria euskal etxean izan zen giroak eta umore onak irabazi zuen. Bestalde, Eusko Etxeak argazki-erakusketa bat zabalduko du martxoan, Durango, Gernika eta euskal herrien bonbardaketen 75. urteurrena kari.

Caracas, Venezuela. Iragan otsailaren 25ean Caracaseko Eusko Etxeak "Octavita de Carnaval" izeneko Pintxo Lehiaketa egin zuen eta 60 lagundik gora bildu zituen elkartearen egoitzara. Hiru taldek parte hartu zuten lehiaketan eta elkarteko bazkide eta lagunentzako pintxoak prestatu zituzten. Herri epaimahaia lehiakideak baino jendetsuagoa zenez, Santamaria familiak ere bat egin zuen sukaldeko lantaldearekin eta pintxo gehiago prestatu zituen, lehiaketaz kanpo.

Lehiaketara honako pintxoak aurkeztu zituzten: Arriaga- rregui taldeak, "Gildak", "Erregina otartxoak" eta "Irasagarra gazta kremarekin"; Azpiritxaga-Barriola taldeak, "Gazta otarrak" eta "Hanburgesatxoak"; eta, azkenik, Antonio Arriagak "Steak Tartar" prestatu zuen.

Pintxo guztiak dastatu eta gozatu ondoren, Pedro Arriaga lehendakariak epaileen iritzia eskatu zuen eta bazkideek Azpiritxaga-Barriola taldearen "Hanburgesatxoak" aukeratu zituzten irabazle. Bigarren postua Antonio Arriagaren "Steak Tartar" pintxoari eman zioten eta hirugarren Oyane Arreguiren "Erregina Otartxoak" izan ziren.

Concurso Pintxos Caracas 2012 (2)

[Antonio Arriagak bigarren saria jaso zuen "Steak Tartar" pintxoagatik (argazkia CaracasEE)]

Concurso Pintxos Caracas 2012 (3)

[Oyane Arreguik umoretsu ospatu zuen "Erregina otartxoak" pintxoarekin lortu zuen hirugarren saria (argazkia CaracasEE)]

Zuzendaritza Batzordeak biziki eskertu zuen bertaratu zirenen parte hartzea. Orain elkartea ekimen berriak prestatzen ari da eta, besteak beste, martxo bukaera aldera "1937. Euskadi bajo las bombas" izenburua duen argazki erakusketa egingo duela iragarri du. 

Zuzendaritza berria

Gogora dezagun Eusko Etxeak Zuzendaritza Batzordea berritu zuela urtarrilaren 21ean, 2012-2013 eperako. Honakoak dira zuzendaritza berriko kideak:

-Lehendakari: Pedro Javier Arriaga
-Lehendakariorde: Koldo Zugadi
-Idazkari: Mikel Viscarret
-Diruzain: Maite Arriaga
-Batzordekide: Antonio Arriaga
-Batzordekide: Vicente Corostola
-Batzordekide: Victor Ballatori Arteaga
-Gazteen batzordekide Iker Ruiz de Sabando



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia