euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Pilpileando' ibilbide gastronomikoak aurrera jarraitzen du: maiatzaren 18an, Tandilgo Gure Etxea EEan

2012/05/08

Tandilgo Gure Etxea euskal etxean egingo den 'Pilpileando'ren afixa
Tandilgo Gure Etxea euskal etxean egingo den 'Pilpileando'ren afixa

PUBLIZITATEA

Sukaldaritzarekiko zaletasuna eta elkartasuna batu zituen Itziar Aguirrek ‘Pilpileando Argentina’ proiektuarekin. Izan ere, euskal etxerik etxe garatzen ari den programa honen bidez, Euskal Herriko plater tipikoen errezetak irakasten ditu Itziarrek, Chaco probintzian behar handietan bizi den jendearentzako baliabideak lortze aldera. ‘Pilpileando’ ekimena Tandil-era heldu da maiatzean eta bertoko agintariek Udal Interesekoa izendatu dute ekimena. Hitzordua, datorren asteko ostiralean, maiatzaren 18an, izango da, iluntzeko 8etan, Gure Etxea euskal etxean. Sarreraren prezioa, higiene pertsonalerako materialak. Aldez aurretik erreserbak egiteko, jo ezazu euskal etxearen egoitzara.

Tandil, Argentina. Iazko Euskal Astean eta FEVAren babesarekin aurkeztu zuen Itziar Aguirre sukaldari euskal argentinarrak ‘Pilpileando Argentina’ programa. Proiektu gastronomiko honen helburua, sukaldaritza klaseak ematearekin batera, elkartasuna da, euskal-argentinar gizataldearen ekarpen sozial solidarioa bideratzea, ‘Pequeños Gestos’ fundazioarekin lankide izanez.

Hainbat herri eta euskal etxe bilakatu dira azarotik hona ‘Pilpileando’ ekitaldiaren egoitza, tartean Necocheako Euzko Etxea, Buenos Airesko Laurak Bat, La Platako Euszko Etxea eta Lapridako Lagunen Etxea, batzuk aipatzearren. Orain, Tandilgo Gure Etxearen txanda da eta Esteban Kain erakundeko lehendakariak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, ekimena, Udal Interesekoa izan da izendatua apirilaren 13an, 1255. dekretuaren bidez.

Aurreko emanaldietan bezala, hiru plater -sarrera, nagusia eta postrea- prestatuko ditu sukaldariak ordu eta erdiko klasean. Bertaratzen direnek sarrera-txartela eurenganatzeko uzten dituzten donazio eta materialak Chaco probintzian behar handietan bizi diren familien artean banatuko dira Patricia Sosa abeslari argentinarrak kudeatzen duen ‘Pequeños Gestos’ fundazioaren bidez.  

‘Pilpileando’-ren partaide eta laguntzaile izateko, higiene pertsonalerako materialen truke lor daitezke sarrerak. Hauek aldez aurretik euskal etxeko egoitzan eskura daitezke, Sarmiento kaleko 1079. zenbakian, arratsaldeko 4etatik 8etara. Telefonoz (02293 4422800 zenbakian) eta emailez (gureetxea@speedy.com.ar) ere badago euskal etxe antolatzailearekin kontaktatzerik. Dohaintzei dagokienez, erakundetik adierazi dute ez dela beharrezkoa klasean presente egotea ekarpena eskaintzeko.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia