Itziar Aguirre sukaldari euskal argentinarrak sortutako ekimenak Euskal Herriko sukaldaritza zabaltzea du helburu baina ez du hori xede ez bakarra ezta nagusia ere. Jardunbide handia daukan chefak euskaldunek laguntzeko daukaten jarrera bultzatu nahi du, eta partaide izango diren euskal etxeei ekimena herri mailan zabal dezaten eskatzen die, partaide euskaldun eta euskaldunak bilduz, oihartzunik handiena izanik, dohaintzak ere ahal eta handienak izan daitezen.
Rosario, Argentina. Deialdia egin orduko hamaika gonbite jaso zituen Itziar Aguirrek ‘Pilpileando Argentina’ bere ibilbide gastronomiko solidarioa hainbat hiritara eramateko. Ahalegin handia egiten ari da sukaldaria guztiei baiezkoa eman ahal izateko. Ezinbestean euskal etxeren bat aurtengo programatik kanpo geratuko balitz, datorren urtekoan sartuko litzatekeela jakinarazi du Aguirrek.
2015eko ‘Pilpileando Argentina’ maiatzeko azken asteburuan hasiko da eta abendura arte iraungo du, tartean hamabost herritik gora bisitatuz. Egitaraua finkatuta dago dagoeneko, baieztapenen baten zain, baina aurreratu daiteke honezkero datozen hilabeteetan ekimenak egingo duen ibilbidea::
-Maiatzean: 30ean, Buenos Airesen; maiatzaren 31an, La Platan
-Ekainean: Mendoza eta San Juanen
-Uztailean: Cañuelas eta Las Herasen
-Abuztuan: Saladillo eta Azulen
-Irailean: Arrecifes, Pergamino eta Paranan
-Urrian: Bahia Blanca eta Coronel Pringlesen
-Azaroan: Necochean
-Abenduan: Posadasen (abenduak 5 edo 6) eta General Rodriguezen, bertako eta Jose C. Pazeko euskal etxeekin (abenduak 13).
Hilabetez hilabeteko programa jakinarazteaz gain, antolatzaileek azpimarratu nahi dute ‘Pilpileando Argentina’ ekimen solidarioa dela eta kari horretara ezinbestekoa dela ekintzan bildutako laguntza jasoko duen elkartea hautatzea. Horrez gain, aholkatzen dute deialdi zabalak egitea, euskal etxeen inguruan baina baita ere euskal etxeetatik kanpo, ahalik eta jende gehiagorengana iritsi ahal izateko.