euskal diaspora eta kultura
2008/04/05
PUBLIZITATEA
Atzo bertan heldu ziren Mexiko DFra Jurgi Larrrañaga, Iosu Uzkudun, Xabier Andreu eta Ibai Fernandez de Jauregi euskal pilotariak, Euskadiko Euskal Pilota Federakundeko arduradun Kepa Arroitajauregirekin batera. Mexiko hirian egongo diren astebete honetan euskal pilotariek nazioarteko pilota txapelketa batean parte hartuko dute, Mexiko, AEB eta Boliviako pilotarien aurka. Txapelketa bihar bertan hasi eta datorren igandera bitartean, apirilaren 13a, luzatuko da.
Mexikarren aldetik izar nagusiena Fernando Medina pilotaria izango da, 'Momo' izengoitiaz ezaguna eta Asegarce enpresako pilotari ohia. Berarekin batera herrialde honetako etorkizuneko izarrak ariko dira. Ezin ahaztu federazio mexikarreko kirolariak munduko txapeldunak izan zirela --FIPV bertsioan-- Mexikon bertan egin zen azken txapelketan.
Zesta punta erakustaldia
Baina gainera aste berean izango da beste pilota ikuskizunik Mexikon: zesta punta erakustaldia, Mexikoko eta Miamiko Jai Alaiko izarrekin. Estatubatuarren aldetik Goikoetxea, Garro, Rekalde eta Cisneros ariko dira; eta mexikarren taldean Daniel Inclán, Adrian Ortega, Juan Pablo Valdés, Roberto Montes de Oca, Jose Miguel Valdés, José Pérez Camino, Mikel Arriola eta Enrique Salijeral daude. Erakustaldiak Elorduy frontoian, Zamora 129; izkina Fernando Montes de Oca-rekin, Colonia Condesa helbidean izango dira.
Lotura interesgarriak
Mexiko DFko Euskal Etxea
www.centrovascomexico.com
Vascosmexico foro eta komunitate birtuala
www.vascosmexico.com
Euskadiko Euskal Pilota Federakundea
www.euskalpilota.com
Euskal Herriko Pilota Konfederazioa
www.ehpk.com
I. Euskal Pilota Txapelketa, San Frantziskon
2007ko abuztuaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emanaPUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus