euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pilota asteburu ederra gaur hasita Boisen: II. "Euskal Herria 4 ½ Txapelketa" eta programa AEBko pilotariekin

2024/07/26

Ostiraletik iganderaino, uztailaren 26, 27 eta 28an, pilota partaida eta erakustaldiak izango dira Boiseko San Inazio euskal jaietan
Ostiraletik iganderaino, uztailaren 26, 27 eta 28an, pilota partaida eta erakustaldiak izango dira Boiseko San Inazio euskal jaietan

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Iaz data hauetan Boisen "Euskal Herria 4 ½ Txapelketa"ren lehenengo edizioa antolatu zutela-eta esandakoa hona ekarriz, pilotazaletasuna egitate bat izan da hasiera-hasieratik Diasporan oro har, baina kasu honetan Estatu Batuetako euskal komunitateetan. Dozenaka asko pilotaleku sortu izan dituzte euskal emigranteek herrialde osoan, baina bereziki Mendebalde guztian, Kalifornia eta Arizonatik, Wyoming eta Utah-raino, hori jai-alaia aipatu gabe.

Boiseko San Inazio Euskal Festen 3 eguneko egitarauak egunero eskainiko ditu pilota partidak

Mendebaldean, Estatu Batuetara etorritako belaunaldi emigranteak ekarri zuen pilota XIX. mendean, eta geroztik, gorabeherekin, Euskal Herritik etorritakoek eta hemen jaiotako batzuk mantendu izan dute. NABO Ipar Ameriketako Euskal Elkarteen Federazioak bultzatu egiten du, eta 1980tik hona martxan da AEBko Euskal Pilota Federazioa. Boisen, aurten ere, 'Pilota Camp' edo Pilota Tailerrak antolatu dira haur eta gazteentzat, eta San Frantziskon ere hala egiten dute.

Gaur hasiko diren Boiseko San Inazio jaietan, programako parte garrantzitsua da pilota. Euskal Herritik puntako pilotari gazteak etorriko dira, lauak emakumeak: Olatz Arrizabalaga (iaz ere hemen zena), Enara Gaminde, Naroa Agirre (Pilota Camp-etan irakasle aritu dena) eta Maddalen Etxegarai. Euren partaidetzarekin, behar da nabarmendu bertako pilotariek, gizon eta emakume, urtean zehar pilotaren suari eusten egiten duten lana, asteburu honetako programan ere norgehiagoka politak ekarriko dituena.

Estatu Batuetako pilotarien artean, emakumeetan arituko dira Anne-Marie De Couto Mansisisor, Bryanne Gribble, Maite Kvarna Aramburu eta Geneva Ayarra. Eta gizonetan, Mateo Franzoia, Michael Lejardi, John Cortabitarte, Pedro Cortabitarte, Ben Monasterio, Patrick Bidegaray, Lukas Miller, Andrew Miller, Jake Jaureguy, Johnny Boyd, Ryan Boyd, Ander Zubizarreta, Oier Pastor eta Todor Azurtza Sorrondegi.

2024ko SAN INAZIO PILOTA PROGRAMA

(*) "Euskal Herria 4 ½ Txapelketa"ko saioak

Uztailaren 26an, ostirala

- 5:00pm: Men’s B League Pala
- 6:00pm: Men’s A League Pala
- 7:00pm: Women’s Handball Semi Final Game 1: Agirre vs Etxegarai (*)
- 7:30pm: Women’s Handball Semi Final Game 2: Arrizabalaga vs Gaminde (*)

Uztailaren 27an, larunbata

- 10:00am Pala A League Pala Game Tournament (men)
- 12:30pm Bertsolariak (Nerea Ezeiza, Oier Pastor, Martin Goikoetxea, Todor Azurtza)
- 2:00pm Boise vs San Francisco Mixed Pala Game
- 3:00pm Women’s Pala Game (*)
- 4:00pm 4 ½ Women’s Handball Tournament Final (*)
- 4:30pm Women’s Handball Award Ceremony (*)

Uztailaren 28an, igandea

-7:00pm Elite Women’s Handball Exhibition Doubles
(Arrizabalaga-Agirre vs Etxegarai-Gaminde)
-7:30pm Bertsolari Performance (Nerea Ezeiza, Oier Pastor, Martin Goikoetxea, Todor Azurtza)

Pilota partida guztiak Basque Block-eko Anduiza Frontoian jokatuko dira.

Aupa pilotariak!

ESKERRIK ASKO
Lerro hauetatik aipamen berezia egin eta esker biziak eman nahi dizkiegu Todor Azurtza Sorrondegi eta Geneva Ayarrari, hau izango baita pilota antolatzaile gisa arituko diren azken urtea, hilabete batzuren buruan Euskal Herrira baitoaz bizitzera. Eurak aritu dira jo ta ke Boiseko Pilota Eskola sortzen, eta zaletasuna sustatzen zinez, zintzo eta eskuzabal. Todorri zor zaio baita ere Estatu Batuetako Bertsolari Eskola eta azken urteetan bertsoa euskal festetan izaten ari den presentzia handiagoa. Ez dira ohoratze bila dabilen jendea, baina bidezkoa zen bederen aipu apal hau. Eskerrik asko handi bat bioi!


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia