Donostia-San Sebastian. Duela oso ordu gutxi, astelehenean, azaroaren 18 gauean hil da Donostian Pilartxo Lizeaga Pellejero, EuskalKultura.eus-eko zuzendari Joseba Etxarri Lizeagaren ama. 87 urte zeuzkan eta azkeneko 15 bat urteak Alzheimer gaisotasuna arerio eman zituen, bere betiko etxean, familiaren amodioa lagun eta babesle. Oso kantuzalea zen eta joan den ostiralean eman zituen bere azkeneko kantuak, ondoren gaur amaiera izan duen egoera itzulezinean sartzeko.
Elizkizunak bere oroiz asteazkenean egingo dira, azaroaren 20an, arratsaldeko seietan Donostiako Aiete auzoko Gurutzeaga eliz parrokian. Gogoan Bego.
Karia honetara datozen bi egunetan ez da EuskalKultura.eus argitaratuko.