Rosario, Argentina. Aho bete hortz geratu zen Nafarroako publikoa iazko azaroan, Pilar Lopez Virgili argentinarra entzun zuenean. 16 urteko jotaria Nafarroako Jota Eskolako irakasle eta zuzendaria den Jose Carlos Jimenezen eskutik iritsi zen Rosariotik Iruñera eta bertan eskolako beste ikasleekin batera abestu zuen hainbat agertokitan, bi astetan zehar.
Baina Rosarioko gaztetxoaren amets handiena San Ferminetan parte hartzea zen eta, berriro ere Nafarroako Jota Eskolari esker, aurten izango du ametsa betetzeko aukera.
Pilarrek bere debuta izango du Iruñeko Festa handienean, Eskolako artistekin, uztailaren 5etik aurrera, programa honekin:
-Uztailaren 5ean, Aspace Egoitzan
-Uztailaren 7 eta 9an, Eslava Kasinoan
-Uztailaren 13an, Nafarroako Unibertsitateko zahar etxean
Eta egunero uztailaren7tik 14ra ‘jotikak’ abestuko ditu Eslava Kasinoko balkoian.
Eta baieztatuta dauden hitzorduak hauexek badira ere, seguru asko beste batzuk konfirmatuko dira datozen egunotan.
Gogora dezagun Pilar Lopez Virgiliren bidaia, Nafarroako Jota Eskolak hartu duela bere gain Pilar Eskolako ikasle delako, izan ere Eskolak internet bidez duen bakarra.
Jotari rosariotarrari buruzko informazio gehiago, hemen.