euskal diaspora eta kultura
2010/09/27
PUBLIZITATEA
Jose C. Paz, Argentina. Artearen arloarekin modu batera edo bestera zerikusia daukaten jendeak --tartean San Miguel eta Jose C. Paz-eko 'Bellas Artes' erakundeko ordezkariak, irakasleak, eta antzerki ikastaroetako ikasleak-- bildu ziren joan den irailaren 4ean Toki Eder Euskal Etxean Picassoren 'Guernica'-ri buruzko "Picasso, Guernica koadroa egiteraino eta arte lanaren sinbologia" delako hitzaldia entzutera. Zaleak oso konforme azaldu ziren Elena Itcea Gorazurretak emandako azalpenekin eta eskaini zuen materialarekin.
[San Miguelgo Jesusen Lagunaldiko “Colegio Maxima”-ren abesbatza (argazkia EE)]
Hitzaldia bukatu eta gero, San Miguelgo Jesusen Lagundiko 'Colegio Maxima' abesbatza aurkeztu zen euskal etxeko areto nagusian. Koruak abesti herrikoiak eta musika liturgikoa kantatu zuen, eta errezitalari amaiera emateko, San Inazio martxa abestu zuen; kantatzeko momentuan, publikoak bat egin zuen abesbatzarekin. Gaua lagunarteko afari batekin bukatu zen. Euskal Etxe bertako tabernan euskal menua dastatu ahal izan zuten gonbidatuek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus