euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Peruko Urubamba Harana eta Cusco izango dira urriaren 19tik 25era 45. Munduko Mus Txapelketaren egoitzak

2024/05/10

Euskal Gizataldeen arteko Munduko 45. Mus Txapelketa 2024ko urriaren 19tik 25era egingo da Peruko Urubamba eta Cuscon
Euskal Gizataldeen arteko Munduko 45. Mus Txapelketa 2024ko urriaren 19tik 25era egingo da Peruko Urubamba eta Cuscon

PUBLIZITATEA

Lima, Peru. Hego Amerikan bilduko dira berriro ere aurtengo azken hiruhilabetekoan mundu osoko muslariak Euskal Gizataldeen Munduko Mus Txapelketan parte hartzeko, 2024ko edizio honetan Limako Euskal Etxea antolatzaile. Norgehiagoka urriaren 19an hasi eta urriaren 27ra arte luzatuko da, bi herri ezberdinetan; lehenengo 4 egun eta gauak Inken Haran Sakratuan (Urubamba-n), bertako San Agustin Hotelean, eta beste lauak Cuscon, bertako San Agustin Plaza hotelean.

Txapelketan parte hartzeko izen-emate gisa, muslari bikote bakoitzak (ordezkaria barne) 2.100 dolar ordaindu behar ditu. Laguntzaileek, euren aldetik, 1500 dolar. Prezio hauek munduko ordezkaritzekin adostutakoak argitu dute antolatzaileek. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute eta ordainketa egin beharko dute irailaren 4an baino lehen. Horretarako xlvcampeonatomundialdemus@gmail.com helbidera idatzi beharko dute eta helbide horretatik bidaliko zaie izena emateko formularioa eta informazioa.

Txangoa Machu Picchu-ra

Txapelketaren antolatzaileek egun libre bat utzi dute —urriaren 23a— nahi dutenek eskualde berean dagoen munduko zazpi mirarietako bat den Machu Pichu hiria ezagut dezaten. Txangoa ez dago programa barruan, beraz ntebisita egiteko interesa izan dezaketenek propio hala adierazi eta dagozkien erreserba eta ordainketa egin beharko dituzte uztailaren 1ean baino lehen. Bisitak US$ 270 balio du, bidaiak eta sarrera barne.

PROGRAMA
(behar izan ezkero moldaketak izan ditzake)

Urriaren 19an lehen eguna
- Iristea Cusco hirira. Harrera eta ostatua Haran Sakratuko San Agustin hotelean. Ongietorria: kokazko matea. Afaria hotelean.

Urriaren 20an 2. eguna
- Goizean, ordezkarien bilera. Txangoa Pisac inken zitadelara eta merkatu inkatar batera. Bazkaria. Mus partida 1. Laguntzaileak, bisita Urubamba enparantzara. Afaria hotelean.

Urriaren 21ean, 3. eguna
- Goizean, bisita gidatua Ollantaytambo herrira. Bazkaria. Mus Partida 2. Laguntzailea, arratsalde libre. Afaria hotelean.

Urriaren 22an, 4. eguna
- Mus Partidak 3 eta 4. Laguntzaileak, bisita gidatua ‘Andenes de Moray’ eta ‘Salineras de Maras’ lekuetara. Bazkaria. Mus partidak 5 eta 6. Laguntzaileak, esperientziak ehungailuekin. Afaria hotelean.

Urriaren 23an 5. eguna
- Eguna libre. Hautazko bisita Machu Picchu-ra.

Urriaren 24an, 6. eguna
- Goizean, Mus Partidak 7 eta 8. Laguntzaileak, bisitak Arte Garaikideko Museora eta Eskualdeko Museo Historikora. Bazkaria. Mus Partidak 9 eta 10. Laguntzaileak, bisita San Blas auzora. Afaria hotelean.

Urriaren 25ean, 7.eguna
- Goizean, bisita Cusco herrira eta inguruko gune arkeologikoetara. Bazkaria. Mus Partida 11. Laguntzaileak, bisita Arte Herrikoi Museora. Afari librea.

Urriaren 26an, 8. eguna
- Goizean, Mus Partida 12 eta 13. Arratsalde librea. Agur afaria hotelean: ikuskizuna eta sari banaketa.

Urriaren 27an
- Aireportura mugitzea

Informazio gehiago eskuratzeko, antolatzaileek WhatsApp hauek eskaintzen dituzte:
• Mirentxu Irisarri: +51 945 819 767
• Juan José Meneses: +51 998 143 206
• Ane Aramburu: +51 995 012 038
• Iván Huerga: +51 986 821 384

Txangoen deskribapena, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia