euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Peruko Euskaletxeak euskara, zine eta giro ederrarekin ospatu zuen 2016ko Euskal Astea

2016/09/29

Euskara klase magistrala Peruko Euskaletxean (argazkia Peruko Euskaletxea)
Euskara klase magistrala Peruko Euskaletxean (argazkia Peruko Euskaletxea)

PUBLIZITATEA

Jarduera ugarirekin esan dio agur irailari Peruko Euskaletxea elkarteak, izan ere, 19tik 25a bitartean 2016ko Euskal Astea ospatu du. Ekitaldiak euskara klase magistral batekin hasi ziren eta hurrengo egunetan "Loreak" filmaren emanaldi bat, Errioxako ardo dastaketa, Pintxo pote eguna eta herri bazkaria egin ziren. Jarraian, argazki sorta.

Lima, Perú. Peruko Euskaletxea elkarteak bere 30. urteurrena ospatu zuen 2016ko Euskal Asteko ekitaldiekin. Antolakuntzan partehartzea izan du ere LEGAZ elkarteak (Limako Euskal Gazteria), bereziki euskara klase magistralean. 

Ospakizunak euskal etxearen egoitzan egin ziren, Limako malekoi inguruan. Bertara bildu ziren elkarteko kide eta lagun asko. Egindako ekitaldien artean, aipagarriak dira euskararekin harreman estua duten bi: batetik, euskara klase magistrala, eta, bestetik, "Loreak" filmaren emanaldia. Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzenduta, "Loreak" euskal zinemagintzako filmarik arrakastatsuenetakoa da eta iaz Oscar sarietan Atzerriko Hizkuntzako Filmerik Onenaren sariko hautagaien artean egon zen ia-ia. Markak hautsi ditu euskara hutsean eginiko luzemetraien munduan.

Horrez gain, gastronomia arloko beste zenbait jarduera egin ziren, esaterako, Errioxako ardo dastaketa (Viña Marro ardoen Peruko ordezkariek aurkeztuta) eta baita pintxo-pote/lehiaketa. 

Beste jarduerak

Bidenabar, Euskaletxeak elkartearen beste jarduera eta ekimenen berri ere eman dio EuskalKultura.com-i. Hauek dira horietako batzuk:  

- Asteroko Euskara klaseak, Xabier Gil Hernández eta Victor Lopez Sanz irakasleekin.

- Ostegunetako afaria, "Lima eta Peruko familia euskalduna batzeko asmoz, eta euskal etxearen ateak irekiz bertara etorri eta elkartea ezagutu nahi dutenei". .  

- Korrika (2015ean egin zen lehen aldiz Liman, eta martxoan bueltatuko da; ikus argazkiak hemen) eta "Navidad en la Selva/Gabonak Oihanean" (oihanean bizi diren umeei opariak emateko ekimena; iaz 29 kaxa opari bildu zituen elkarteak --argazkiak-- eta aurten berriz ere egingo dute.  

- Danborrada eta Aberri Eguna. 

-Bilboko Arriaga Antzokiko Klasikoen Irakurraldian parte hartzea, aurten Franz Kafkaren "Metamorfosia" liburuaren pasarte bat irakurriz.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia