euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Peruko Amazonian gotzain izan zen Martin Elorzari omenaldia egingo diote igandean Elgetan

2014/06/04

Martin Elorza pasiotarra Moyobambako gotzain izan zen, Peruko Amazonian
Martin Elorza pasiotarra Moyobambako gotzain izan zen, Peruko Amazonian

PUBLIZITATEA

Omenaldia egingo diote igandean Elgeta jaioterrian Martin Elorza pasiotar erlijio-gizonari (Elgeta, 1899-Lima 1966). Elorzak bizitzaren parte handi bat Peruko Amazonian eman zuen, pasiotar ordeneko hainbat kideekin, hango biztanleen eta, bereziki, herri indigenen bizi baldintzak hobetu nahian. 1953an Balianako Apezpiku eta Moyobambako Prelatu izendatu zuten. Gaur egun beatifikazio prozesua irekia du Elorzak.

Elgeta, Gipuzkoa. Martin Fulgencio Elorza Legaristi Elgetan jaio zen 1899ko abenduaren 30ean, eta egun berean hil zen, 1966an, Liman. Igande honetan omenaldia egingo diote bere jaioterrian, pasiotarren komunitateak, bere ikasle ohiek eta senitartekoek antolatuta. Ekitaldiak eguerdian hasiko dira, meza nagusiarekin eta ondoren omenaldia egingo diote Elgetako herriak bere omenez jarri zuen estatuaren aurrean. Jarraian, 13:30tan, argazki erakusketa bat inauguratuko da, eta omenaldiei amaiera emateko herri bazkaria egingo da polikiroldegian. 

Elorza monsinorea Peruko pasiotarren komunitate zabaleko kide errespetatuenetakoa izan zen eta hezkuntza eta alfabetizazio arloan lan handia egin zuen, bereziki baldintza gogorrenak zituzten herri indigenen artean. 1953an Balianako apezpiku eta Moyobambako prelatu izendatu zuten. Karguan eman zituen 17 urtetan prelaturako bazter guztiak bisitatu zituen, oihanean barrena alderik alde, oinez, zaldian zein barkuan. Bidaien nekeak eta oihaneko bizi-baldintza gogorrak osasunean eraginda, 1966an hil zen, Liman.

Moyabamba, euskal gotzain pasionisten gune

1948an sortu zen Moyabambako preladutza, Peruko Amazonian, eta 1949an probintziako misioaren ardura Bilboko Pasiotarren ordenaren esku gelditu zen. Ordena 1913az geroztik ari zen lanean bertan. Harrezkero, hiru euskal gotzain izan ditu Moyabambak: Martin Fulgencio Elorza Legaristi elgetarra; Venancio Celestino Orbe Uriarte fruiztarra eta José R. Santos Iztueta Mendizabal donostiarra.

Ordenak inguru horietan presentzia eta eragin handia du oraindik ere eta asko dira bertan lanean darraiten euskal erlijio gizon eta emakumeak, Amazoniako bazter honetako biztanleen, bereziki komunitate indigenetako kideen bizi-baldintzak hobetzeko asmoz.



Komentarioak

  • Zuzenduta

    Eskerrik asko zuzenketagatik Antton Mari, aldatu dugu dagoeneko.

    EuskalKultura.com, 2014/06/05 09:30

  • elorza gotzainari omenaldia

    Barkatu, Elgetan datorren igandean, ekainaren 8an, egingo zaio omenaldia Martin Elorza, gotzainari.

    anttonmari aldekoa-otalora zamalloa, 2014/06/04 23:32

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia