euskal diaspora eta kultura
2009/11/25
PUBLIZITATEA
Pergamino, Argentina. Duela 114 urte izendatu zuten Pergamino hiri eta hiri gisa munduratzearen urtebetetze berri hau ospatzeko, udal agintariek herri osoa Gizataldeen Azokan parte hartzera gonbidatu nahi izan zuten. Hirian aktibo diren kolektibitateetako kideak, euren aldetik, buru belarri ibili dira azken hilabeteotan azoka egin zen tokia, Mitre Geltokiko Nasa ohia, txukuntzen eta egokiro apaintzen.
Gizataldeen Azoka ostiralez hasi zen eta lehenengo egun horretan Cesar Arrondok, 'Lagun Onak' Euskal Etxeak gonbidaturik, "Argentina, immigranteen herrialdea" hitzaldia eskaini zien bildutako gizatalde ezberdinetako ordezkariei. Bere mintzaldian, Arrondok bereziki nabarmendu nahi izan zuen Argentinako historian euskaldunek izandako lekua, "desezaguna baita askorentzat". Ondoren, Rafael Restaino irakasle pergaminotarrak, berak idatzitako La Batalla de Cepeda izeneko liburua aurkeztu zuen.
Dantzak, musika eta plater tipikoenak
Biharamunean, larunbata, musika eta dantzen txanda ailegatu zen. 'Goizeko Izarra' euskal etxeko dantza taldeko txikienak tauletara igo ziren, gorulariz jantzita, eta txalo ugari jaso zituzten euren koreografiak egin zituztenean. 'Ahotsak' Abesbatzak ere bereganatu zuen publikoaren oniritzia euren errepertorioko zenbait pieza abestu ondoren.
[Lagun Onak-eko kideak Gizataldeen Azokan alai topa egiten: Daniela Albarracin, José Luis Franco, Ma. Delia Larrauri, Carlos Manzoco (sukaldaria), Alicia Ruiz Moreno, Cristina Larrauri eta Marta Arrillaga]
Gizatalde elkarretaratzeetan ohi denez, herrialde bakoitzeko janari tipikoek oso leku garrantzitsua izan zuten aurtengoan ere. Aipatu tren zaharreko hiru bagoik sukalde gisa funtzionatu zuten asteburuan zehar eta makina bat jende ibili zen postuz postu zapore eta sukaldaritza molde ezberdinak dastatzen. Nasan mahai luze bat jarri zen bisitariek han bertan elkarrekin jan ahal izan zezaten, pergaminotarren ondare diren kultur molde eta tradizioak behar bezala partekaturik.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus