euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pergaminoko 'Lagun Onak'ek hiriko Artxibo Historikoaren sutearen urtemuga ekitaldian hartu zuen parte

2010/12/07

Kolektibitate guztiek euren banderak eraman zituzten zeremoniara
Kolektibitate guztiek euren banderak eraman zituzten zeremoniara

PUBLIZITATEA

2009ko azaroaren 5eko goizean oso berri txarra zabaldu zen Pergamino hirian. Sute baten ondorioz, Mitre Geltokiko Nasa ohian funtzionatzen zuen Artxibo Historikoa hondaturik geratu zen erabat, balio handiko objektu eta dokumentuak galduz. Artxiboez gain, Malvinas-eko soldadu ohien egoitza eta “Bar Mitre” ere babesten zituen lekuak. Joan den azaroan 26an eta sutearen lehenengo urtemugan, hiriko kolektibitateak elkartu ziren Mitre Geltokian gertaera oroitzeko.

Pergamino, Argentina. Herri askotako gizataldeetako ordezkariak bildu ziren joan den azaroaren 26an Pergaminoko Artxibo Historikoa erraustu zuen sutearen lehenengo urtemuga oroitzeko. Atsekabe handiz bertaratu ziren lagunak Mitre Geltokiko Nasa ohira. Alde batetik, suak berarekin eraman baitzuen Pergaminoko historiaren zati berreskuraezin bat. Beste alde batetik, 2009ko gizataldeen jai arrakastatsua -- hondamenaren egun pare bat lehenagoa egin zena -- hor berton ospatu zela guztiek gogoratzen dutelako.

Baina omenaldiaren helburua bestelakoa zen. Aurrera jarraitu eta galdutakoa ahal den neurrian berreskuratu behar dela esan zion 'Lagun Onak' euskal etxeko idazkaria den Marta Arrillagak bildutako jendeari: “Gauza asko galdu ditugu baina ez dena. Artxiboa egitera lagundu genuenok ez kikiltzea, berriro hasi eta gure memoria errekuperatzea agindu genuen eta horregatik gaude gaur hemen: gure hitza betetzeko”, adierazi zuen Arrillagak, udaleko agintari, gizataldeen ordezkari eta auzokideak batu zituen zeremonian.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia