euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pergaminoko Euskal Azoka testuinguru, Euskal Etxeak fresatzeko makina bat eman dio bertako lanbide eskolari

2008/08/05

Eskolako ordezkaria, Julio de Sautu Lagun Onak-eko lehendakaria, Marta Abarrategui, Juan Arregui, Cesar Arrondo, Marta Arrillaga, Alicia Ruiz Moreno eta Cristina Larrauri Eskola Teknikoan emate-ekitaldiaren ondotik
Eskolako ordezkaria, Julio de Sautu Lagun Onak-eko lehendakaria, Marta Abarrategui, Juan Arregui, Cesar Arrondo, Marta Arrillaga, Alicia Ruiz Moreno eta Cristina Larrauri Eskola Teknikoan emate-ekitaldiaren ondotik

PUBLIZITATEA

Ugaltzen ari diren eskakizunei erantzunez, Eusko Jaurlaritza fresatzeko makinen dohaintza egiten ari zaio tokiko euskal etxea medio hala eskatu duen Argentinako eskola teknikori. Honela gertatu da azken asteotan Chascomus, Saladillo, Las Flores eta Carlos Casaresen. Pergaminori dagokionez, emate ekintza ofiziala uztailaren 18an egin da. Lagun Onak-eko agintariak, FEVAko idazkaria eta Cesar Arrondo kudeaketaren bideratzailea bertan zirela eman zitzaion tresna Pergaminoko 1 zenbakidun Eskola Teknikoari. Ekitaldia bukatuta, bildutakoak euskal etxeak urtero eratzen duen ‘Eusko Azoka’-ra murgildu ziren.

Pergamino, Argentina. Urtero antolatzen dute ‘Eusko Azoka’ delakoa Pergaminoko Lagun Onak euskal etxekoek. Aurten aukeratutako datak abuztuaren 18a eta 19a izan dira, ostirala eta larunbata, hain zuzen. Bi egunotan, proposamen ugari eskaini zitzaizkien 9 de Julio kaleko egoitzara gerturatu ziren bazkide eta lagunei.

Lehenengo egunean, uztailaren 18a, Gernikari buruzko argazki erakusketa zabaldu zen euskal etxean. Bonbardaketa ondorengo eta egungo Gernikaren irudiak ikus zitezkeen argazkietan. Leku berean, euskararen stand-a muntatu zen, jendeak euskaldunon hizkuntz zaharrari neurria har ziezaion, edo askoren kasuan lehenengo kontaktua izan zezan. Azokako erakusmahaien artean, euskal etxeko liburutegiarenak interes handia sortu zuen. Gauza bera gertatu zen bertaratutakoen eskura jarritako beste kultur material eta oroigarriekin.

Emate-ekintza eta euskal taberna

Egun berean, Euskal Etxeko Zuzendaritza 1 zenbakidun Eskola Teknikora (Eskola Industrial ohia) hurbildu zen, Eusko Jaurlaritzak ikastetxeari emandako fresatzeko makina baten emate-ekintza ofizialari ekiteko.. Tramankulua lortzen kudeatzaile ibili den Cesar Arrondo ere bertan zen; baita Marta Abarrategui FEVAko idazkaria, Noemí Moisello Zabaleta Arrecifeseko Euskal Etxeko idazkaria eta Juan Andrés Arregui ere Lagun Onak Euskal Etxeko zuzendariekin batera. Lehenengo azoka eguna ahitzeko, Euskal Etxeko abesbatzak jardun hunkigarria eskaini zuen eta ondoren, ikertzailea eta La Platako Unibertsitate Nazionaleko Historia irakaslea den Arrondok “Gernika hoy” izeneko hitzaldia eman zuen.

Larunbatean, azkenik, Azokaren ateak publikoak 'euskal taberna' tipiko batean parte har zezan zabaldu ziren. Euskal errezetak dastatzeaz gain, ikusleek Etxeko dantzarien aurkezpena ere ikusi zuten. Dantzariek, bereziki txikienak atera zirenean, txalo-zaparrada polita jaso zuten.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia