euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pepita Arana Etxeberria 89 urteko ezkiotarra hil da Argentinan, Pehuajo-ko EEan kide maitatu eta errespetatua

2011/08/08

Pepita Arana, erdian, alboan alaba, legelaria, eta biloba, unibertsitaria, dituela, Liburu Azokako euskal stand-ean egindako argazkian.
Pepita Arana, erdian, alboan alaba, legelaria, eta biloba, unibertsitaria, dituela, Liburu Azokako euskal stand-ean egindako argazkian.

PUBLIZITATEA

"Laino batek goibeldu du Pehuajo-ko Euskal Etxea": honelaxe adierazten zuten Buenos Aires probintzia argentinarreko herri honetako euskal elkartetik bertako bazkide zaharrenetakoa zen eta Euskal Herrian jaiotako bakarretakoa zen Pepita Arana Uribe-Etxeberriaren heriotzak ekarri duen tristura eta kolpea. Uztailaren 19an gertatu zen, asteartez, eta hilabete inguru bestetik ez zen Euskal Etxeak omenaldia egin ziola 'Bazkidearen Egunean'. 1950ean Gipuzkoako Ezkio-Itsasotik Argentinara etorria, euskal ikurretako bat zen Pehuajon, eta familia euskal-argentinar bateko buru, lagun askoduna eta guztiek maitatua. Euskal sustrai sakonak lur argentinarrean errotuak zeuzkan eta gustura kantatzen zituen Gernikako Arbola, Aberri Egunean, esaterako, edota Caminito tango ezaguna. Goian Bego.

Pehuajo, Argentina. Lagun asko zeuzkan eta bereziki Euskal Etxean bere hutsunea asko hasiak dira sentitzen, bat eginez saminean familiarekin. Kela Gorri, Pehuajoko euskal kronikalaria den euskal etxeko lagunak honako hitzekin laburbildu du laguna zuen Pepitak eragindako sentimentua: "Gure lagun kuttuna zen eta gure bilkuren perrexila; jaiotzez euskalduna, bizitzak argentinarra ekarria eta argentinar egina, gure artean eman dituen urteek erro sakoneko ondarea utzi digute", airotzen zion EuskalKultura.com-i8.

Pepita Arana Etxeberria de Potenza Ezkio-Itsaso herri gipuzkoarren jaio zen 1922ko apirilaren 11ean, berak beti gogoan atxiki zuen paraje batean, "izugarrizko leku ederrean, mendiz inguratuta eta errekako uren bizitasuna bertan", behin baino gehiagotan berak zioenez.

Zazpi senide izan ziren, horietatik Pepita zendu ostean Zumaian bizi den Vicenta baino bizi ez dela. Beste hainbat kasutan bezala, 1936ko gerrak gogor astindu zuen bere familia ere, eta sakabanatu egin zituen. 'Gerrako ume'etako bat izatea tokatu zitzaion. Geroago, Euskal Herrira itzuli eta eskolara joateko aukera handirik gabe lanean hasi behar izan zuen.

Gerraostean ehungintza arloko fabrika batean aritu zen eta geroago Orbea fabrikan eta Eibarko arma fabrikan, 1950ean Euskal Herria utzi eta gabrikako nagusiaren alabarekin Argentinara etorri zen arte. Itsasontziz eginiko bidaian, atzena utzi zituen familia, herria... eta herrimina eta ilusioa ekarri zituen, bizi berri bati ekiteko. Halaxe, uskalduna izateari utzi gabe eutsi zion argentinarra izateari.

Sortu zenetik, aita Jakakortaxarena medio, 1956an, Pehuajoko Euskal Etxeko bazkide izan zen, bazkide aktiboa eta errespetatua, erreferentzia jende askorentzat. Fededun azkarra eta elkartasuna praktikatzen saiatzen zen emakumea, gustukoa zuen kantatzea eta, besteak beste, Gernikako Arbola kantatu ohi zuen Aberri Eguna zelarik eta baita ere, ahal zuenean, kantu argentinarra, hala nola Caminito tango ezaguna.

Pehuajoko Euskal Etxeak omenaldia eskaini zion berari eta adineko beste lagun taldetxo bati ekainaren 12an, lehenengoz egindako Bazkidearen Egunean. Orduan, beste hainbatetan bezala, familia ere bere ondoan izan zuen, harro baitzegoen bere ondorengo euskal argentinarrez, eta baita haiek ere berarekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia