euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

“Pena handiz, baina ardura instituzionalez jabetuta” bertan behera utzi dute 'Buenos Airesek EH ospagai' 2020

2020/03/31

2020ko BAC jaialdia atzeratu du Laurak Batek
2020ko BAC jaialdia atzeratu du Laurak Batek

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Argentinako euskal egutegiak urtero sasoi honetan daukan hitzordu nagusia da'Buenos Aires Celebra al País Vasco' (Buenos Airesek EH ospagai) ekitaldi jendetsua. Igande gauean, Alberto Fernandez presidente argentinarrak koronabirusagatiko itxialdiaren luzapenaren berri eman zuen --apirilaren 12ra arte-- eta ordu batzuk geroago ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco-BAC’ jaialdia bertan behera geratzen dela iragarri du Buenos Airesko Laurak Bat euskal etxe antolatzaileak. Festa maiatzaren 10ean izatekoa zen –hiriko jaialdien egutegi orokor bateko parte da– eta data berri bat aurkitzeko aukera Udalaren esku legoke orain (komunikatua, hemen).

Erabakiak ondorioak izango ditu eta ez onak antolatzaileentzat. Laurak Bateko lehendakari Arantxa Anituak EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, “ziurgabetasun handia zegoen eta erantzun bat eman eman nahi izan diogu komunitateari. Oraindik ez ditugu galerak baloratu baina zalantzarik gabe ezer gutxi izango da irabazten dugun lasaitasunaren alboan. Hauxe zen hartu behar genuen erabakia, eta halaxe hartu dugu, erakunde antolatzaile gisa genituen arduren jakitun”.

Osasun krisi honetan, gainera, Udalak laguntza eskatu die hiriko kolektibitateei, tartean Laurak Bat-i, ahal duten heinean euren ekarpena egiteko. “Beraz hori ere ari gara aztertzen, ea nola lagun dezakegun gizataldeen artean sortzen ari den sare solidario honetan”, adierazi du Anituak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia