euskal diaspora eta kultura
2010/04/30
PUBLIZITATEA
Pehuajo, Argentina. Informazio anitz eskaintzen du orain dela gutxi Etxe Alai Euskal Etxeko kideek sareratu duten web orriak. Herriaren eta euskal etxearen historiaren xehetasunak irakur daitezke webgune berrian, baita euskal etxeko ekintzei buruzko datuak ere.
Tresna honetaz baliatuz, Etxe Alai etxeko arduradunek jakinarazten diote euskal komunitateari euskara klaseak hasi direla euren etxean. Eskolak astearteetan ematen ditu Trenque Launquengo Alejandra Bengoechea irakasleak. Beste motatako ikastaroak ere badaude euskal etxearen egoitzan, besteak beste, yoga, tai-chi, tango eta ehungintza ikastaroak. Gainera, erakundeko liburutegia eta balio anitzeko aretoa nahi izanez gero, herritarren eskura dago.
Betiko buletina formatu berrian ere
Ezaguna da Etxe Alai euskal etxeak argitaratzen duen buletina. Baina orain arte, paperezkoa zen edizioa, eta baldintza horrek mugatzen zuen buletinaren heltzea. Aurrerantzean euskal etxeko kideek proposamen bat dute: buletina internet bidez hartzea. Ordenadorean bertan buletina jasotzeko, web orriko “suscribirse al boletín” botoian klikeatu behar da, eta datuak hor utzi. Aldi berean, buletinaren bertsio zaharrak ere web-ean daude.
'Teknologia berrien garaian murgilduta gaude eta ezin gara isolaturik bizi. Hori dela eta sortu dugu webgunea, Argentinako eta baita Ameriketako euskal etxeekin ere kontaktuan egoteko eta gure arbasoen herriarekin lotura estuagoa izateko. Euskal Herriko jendeari guztiona den kultura, hizkuntza, dantzak, ohiturak eta bizimodua nola zabaltzen ditugun kontatu nahi diogu. Eta oso harro gaude hori egin ahal izateaz', adierazi dute poz-pozik euren izena ohoratuz Etxe Alai-koek.
Lotura interesgarriak
Pehuajoko Etxe Alai Euskal Etxea
www.etxealai.com.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus