euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pehuajoko Etxe Alai euskal etxeak ekainaren 9an ospatuko du 2013ko ‘Bazkide Eguna’ deitu omenaldia

2013/05/23

Maiatzeko afarian Argentinako Ereserkiaren eguna ospatu zen. Afalostean euskal eta argentinar ereserkiak abestu ziren (argazkiakEE)
Maiatzeko afarian Argentinako Ereserkiaren eguna ospatu zen. Afalostean euskal eta argentinar ereserkiak abestu ziren (argazkiakEE)

PUBLIZITATEA

Erakundea bizirik mantentzen dutenak omentzeko asmoarekin ezarri zuen ‘Bazkide Eguna’ Buenos Aires probintziako Pehuajoko Etxe Alai Euskal Etxeak. Proposamenak oso harrera ona izan zuen komunitatean eta jende anitz bildu zen 2011 eta 2012ko ospakizunetan, saridunekin momentu berezi hori partekatzeko. 2013 honetan ere partaidetza handia espero dute, hitzordua ekainaren 9an. Etxe Alai-k jakinarazi du, bestalde, ireki berria dutela euren Facebook-eko kontua.

Pehuajo, Argentina. Klasikoa bihurtzera doa Etxe Alai-ren ‘Bazkide Eguna’. Izan ere, 2011an hasitako ekimena oso arrakastatsua suertatu zen euskal jatorrizkoen eta oro har euskal etxearen lagunen artean eta hori paregabeko bultzada izan da antolatzaileentzat. Helburua argia da: “Edozein erakunderen muina, kide dituen gizon-emakumeak dira. Haiek dira proiektuak sortzen eta burutzen dituztenak. Eta engaiamendu hori da sari honekin nabarmendu nahi duguna”, adierazi zuten ideatzaileek 2011ko ekainean, orduan ere EuskalKultura.com-ek jaso zuenez.

Orain, jaia bere hirugarren ediziora iritsiko da eta bazkari batekin ospatuko dute pehuajotarrek euskal etxearen egoitzan. Festa ekainaren 9an izango da eta euskal elkarteko guztiak daude dagoeneko antolakuntzan murgilduta.

Urteko lehenengo afaria

Beste alde batetik, ekintzez betetako egitaraua garatzen ari da egun hauetan Pehuajoko euskal erakundea. Euskarari dagokionez, astelehenero bidaiatzen du Alejandra Bengochea Trenque Lauquengo irakasleak Pehuajon eskolak ematearren. Euskal dantzak ere irakasten dira Etxe Alai-n; klaseak ostegunetan dira, arratsaldeko 6:30etan. Eta 'betiko' gainerako ikastaroek segitzen dute, hala nola yoga eta ehungintza tailerrek, euskaldunek komunitateari luzatzen dioten aktibitate eskaintzako parte.

Pehuajoko euskara klaseak 2013 01

[Alejandra Bengochea irakasle trenquelauquendarrak ematen ditu Etxe Alai-n euskara klaseak (argazkiaEE)]

Baina instituzioak proposatzen dituen aktibitateak ez dira guztiak ikastaro, tailer eta klase. Jaiak ere badira euskal etxera bertaratzeko arrazoi on. Maiatzaren 11an, esaterako, lagun arteko urteko lehenengo afaria burutu zen euskal etxean. Batzorde berriak deiturik, hirurogei bat lagunek hartu zuten parte Argentinako Ereserki Nazionalaren Egunean egindako elkarretaratzean.

Proiektu gehiago ere baditu esku artean Pehuajoko euskal gizatalde antolatuak. Laster egoitza hobetzeko lanak hasiko dira eta Udalarekin batera, haritz bat landatuko da ‘Lagunak’ izeneko herriko pasealekuan. Bestalde, Euskal Etxeak bere Facebook-eko kontua bisitatzera gonbidatu nahi ditu bertako eta kanpoko euskaldunak, EuskalKultura.com-en artikulu hau baliatuz. Kontua, “Centro Basko Etxe Alai de Pehuajó” izenpean dago.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia