Bilbo, Bizkaia. "Fighting Basques, memory of WWII" izenekoa, Memoria Bizia proiektuak eta Sancho de Beurko ikerketa erakundeak garatutako egitasmo bat da eta, Pedro J. Oiarzabal eta Guillermo Tabernilla ikertzaile eta sustatzaile, NABO Ipar Ameriketako Euskal Erakundearen eta AEBetako euskal komunitatearen laguntzaz, Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuten euskal beteranoen peskizan ibili da, hauek identifikatzen eta euren biografiak idazten. Oiarzabalek, lanaren Kaliforniako fasearen amaiera iragarri du, adieraziz 600 euskal beterano topatu dituztela gerra garaian AEBetako indar armatuetan zerbitzatu zutenen artean.
Oiarzabalek esker bereziak eman nahi izan dizkie NABOri eta proiektuak laguntzaile izan dituen dozenaka familiei, euren sostengu eta lankidetzagatik. Lanak beterano bakoitza identifikatu, bere biografia idatzi eta berari buruzko eta bere inguruko argazki eta dokumentuak biltzen ditu.
Lehenago, 2016an, Nevadako estatuari zegokion zatia bukatu zuten eta orain AEB mendebaldeko gainerako estatuekin segituko dute. Ekimenaren asmoa, gaian sakondu eta ekarpen honi argitasuna eta ahalik eta datu eta material gehiena gehitzearekin batera, Bigarren Mundu Gerran borrokatu zuten euskaldunei dagokien ohore eta aitortza eskaintzea ñitzateke.