euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pedro Oiarzabalek "Gardeners of Identity..." eman du argitara, San Frantziskoko euskaldunen historia

2010/01/12

Pedro J. Oiarzabalen liburuaren azala eta kontrazala
Pedro J. Oiarzabalen liburuaren azala eta kontrazala

PUBLIZITATEA

Bilbotarra da Pedro J. Oiarzabal, baina andana bat urte eman ditu Euskal Herritik kanpo, besteak beste Nevada-Renoko Unibertsitatean, euskal Diaspora aztertzen. Oraingoan, Unibertsitate horretako Euskal Ikasketa Zentroa medio argitaratu duen "Gardeners of Identity, Basques in San Francisco Bay Area" (Identitatearen lorazain, San Frantziskoko Badialdeko euskaldunak) liburuarekin datorkigu. AEBetako komunitaterik zaharrenetakoa eta garrantzitsuenetakoa da San Frantziskokoa. Ezagutu nahi duenak, testua eta hainbat argazki, hemen dauka aukera. Argitalpenak bat egin du ia, aurten 50. urtebetetzea ospatzen ari den San Frantziskoko 'Basque Club' Euskal Etxearen urteurren biribilarekin.

Reno, Estatu Batuak. Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak Durangoko Azokaren baitan iragarri zuen Pedro J. Oiarzabal-en Gardeners of Identity: Basques in San Francisco Bay hau, orduan Kaliforniako gobernadoreorde zen [eta egun Estatu Batuetako kongresukide den] John Garamendiren hitzaurrez eta aitzin-solasa euskal gaietan aditua den Paddy Woodworth irlandarrak eginik. Liburuak artxiboetako ikerketa eta elkarrizketak uztartzen ditu, San Frantziskoko euskal komunitateak sortu zenetik gaur eguneraino egin duen ibilbidea islatzearren.

Gardeners of Identity-k San Frantziskoko Baldialdeko euskaldunen historia biltzen du eta euren nortasuna, kultura eta baita tartean euskara ere gordetzen egin duten ahalegin eta bidearen berri ematen du, Kalifornian zein AEBetan oro har azkeneko 160 urteetan. Historian zehar euskaldun jakin batzuek zeregin azpimarragarria izan dute Kaliforniako kosta esploratzen, misioak ezarri eta kudeatzen, gotorlekuak eta presondegiak finkatu eta defenditzen, Espainiar Inperioaren baitan zein Mexikok independentzia lortu eta gero ere.

Estatu Batuetako gobernupera etorri zenean Kaliforniarako euskal emigrazioa izugarri hazi zen XIX. mendean zehar XX mende erdialdera arte, San Frantzisko aldean komunitate egonkorren sorrera ekarriz. Liburuak komunitateon garapena aztertzen du baita euskal nortasuna mantentzearren sortutako elkarteena ere, gizarte zinez kultur-anitz, hizkuntz-anitz eta industrializatu batean.

Izenburua: Gardeners of Identity: Basques in the San Francisco Bay Area
Erregistroa: ISBN 978-1-877802-88-1
Orrialde kopurua: 368 orrialde irudi-argazkiduna
Salneurria: 29.95 dolar

[Oharra: Gardeners of Identity-ren lehenengo edizioa Eusko Jaurlaritzak argitaratzen duen Urazabdi bilduman agertu zen. Oraingoan Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak egin duen edizioa eguneratua da, edukiz eta formatuz]

Lotura interesgarriak

-Liburua CBSren webgunean: http://basquebooks.myshopify.com/products/gardeners-of-identity-basques-in-the-san-francisco-bay-area



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia