euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pedro Oiarzabal historialariak bira egingo Kalifornian BMGko Euskal Beteranoen Monumentua sustatze aldera

2024/05/16

Pedro Oiartzabal ikertzailearen datozen egunetako bira Bigarren Mundu Gerrako Euskal Beteranoen Monumentuaren alde
Pedro Oiartzabal ikertzailearen datozen egunetako bira Bigarren Mundu Gerrako Euskal Beteranoen Monumentuaren alde

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. Pedro J. Oiarzabal ikertzaile bilbotarrak bira hasiko du aste honetan Kalifornian, 'Sancho de Beurko' elkartea eta NABO Ipar Amerikako Euskal Erakundeen biltzaile den NABO federazioa bultzatzaile dituen Bigarren Mundu Gerrako (BMG) Euskal Beteranoen Monumentua sustatze aldera, beti ere "euskal eta euskal-estatubatuar komunitatearen gorazarre, euskal jatorriko beteranoek BGM garaian egin zuten ahaleginari, ezagutu eta errekonozitua izan dadin euren ekarpena totalitarismoaren kontra eta demokraziaren alde".

Helburua, proiektua bukatu ahal izateko aski sostengu lortzea da, eta eraiki ahal izatea euskal beteranoen ekarpena etengabe ohoratuko duen monumentua

Oiarzabal ostiralean aterako da Bilbotik eta larunbatean San Frantziskon hasiko du bere ibilbidea, maiatzaren 27an, astelehenez Bakersfielden amaitzeko, izan ere astelehen hori 'Veterans Day' baita Estatu Batuetan, eta beraz gerretan hildako bertako militarrak oroitzeko eguna. Larunbatean San Frantziskon jardun ostean, igande goizean Los Banos herriko Euskal Festan hartuko du parte eta zenbait panel ezarriko ditu, bertaratzen direnen kontsultei erantzunez. Ondoren maiatzaren 20tik 23ra Fresnon egongo da, bertako Euskal Etxeak eta Santa Fe euskal ostatukoek prestatutako programari jarraiki. Ostera Bakersfield-en bukatuko du, bertan izango baita NABOren 2024ko Biltzar Nagusia eta festa, bertan panelak atzera ezarri eta bilduko direnei azalduko diela proiektuaren egungo fasea, eta orain arteko emaitza eta xehetasunak.


Pedro Oiarzabalen hitzaldia ekimenaz iaz San Frantziskoko Gure Euskal Etxean

Oroi dezagun 2015ean hasitako proiektu hau oso aurreratuta dagoela eta bukatzen dutenean, 2015 amaiera aldera, euskal jatorriko euskal beteranoen bi mila bat biografia izatetik gertu ibiliko dela, bakoitza behar bezala identifikatu eta biografiatuta. Lan hori soilik izan da posible Pedro Oiarzabal eta Guillermo Tabernilla bezalako ikertzaileek euren onena eman dutelako, baina orain azken txanpari behar zaio ekin, ikerketa fasea egoki amaituz eta sozializatuz, eta azken urratsa emanez izen horiek guztiek merezi duten ezagutza publikoa izan dezaten, banan bana agertuz euskal jatorriko beteranoen oroitarri eraiki nahi den monumentuan.

Ekimenak NABOren partaidetza dauka eta egun helburu duena auzolan gisako diru bilketa da, bertako euskal komunitateko kideek eta lagundu nahi duten pertsona, elkarte, euskal etxe eta instituzioek bakoitzak hondar alea ezartzea da. Sostengu guztiak dira ongietorriak. Kanpaina nola doan eta ekimenari buruzko xehetasunez datorren astean solastuko dira NABOren Biltzar Nagusian datorren asteko ostiralean Bakersfielden. Argibide gehiago, hemen. Dohaitza, hemen egin dezakezu.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia