euskal diaspora eta kultura
2013/11/26
PUBLIZITATEA
Bilbao, Bizkaia. William Douglass antropologo eta euskaltzale estatubatuarra Euskal Herrian izango da abenduan, eta, besteak beste, Argizaiola saria jasoko duDurangoko Azokan, abenduaren 6an. Aurretik, baina, hainbat ekitaldietan parte hartzeko eta bi hitzaldi emateko tartea bilatu du amerikarrak.
Aurrenekoa abenduaren 4an izango da, Deustuko Unibertsitatean. Han Douglassek "La emigración vasca al mundo anglosajón: Estados Unidos y Australia" hitzaldia eskainiko du, gaztelaniaz (19:00tan, CRAL-eko Ellacuria aretoan).
Aipatu beharra dago hitzaldi hau Deustuko Unibertsitateak Bizkaiko Foru Aldundiaren sostenguarekin antolatu duen "Euskal Gaien Mintegia: Migrazioa eta Diaspora" jardunaldien baitan dagoela. Mintegi hori ostegun honetan bertan abiatuko da, Pedro Oiarzabal historialak zuzenduko duen lantegi batekin. Tailer honen gaia "Presencia vasca en el mundo: Identidad y Cultura" izango da (gaztelaniaz hau ere, 17:00tatik aurrera 414 ikasgelan).
Gasteizko EHUn
Douglassen bigarren hitzaldia abenduaren 5ean izango da, Gasteizko EHU unibertsitatearen kanpusean. Haren hitzaldiarekin abiatuko dira "Migraciones en el Mundo Contemporáneo" Ikerketa Mintegiak. Douglassek AEBetara eta Australiara joan zen euskal emigrazio izango ditu hizpide hemen ere. Hitzaldia goizeko hamarretan hasiko da, Ingenieria Fakultutean.
Seriea beste hiru hitzaldirekin osatuko da. Hasteko, abenduaren 12an Robert Stojanov eta Barbora Duzi ikerlariek migrazio zientziei buruzko berbaldi banan emango dute; eta, amaitzeko, abenduaren 17an, Jose Angel Hernandez Garcia kolonbiarrak (Universidad de La Sabana, Bogotá) "José Luis de la Lombana, entre Euskadi, Nueva York y Colombia" hitzaldia eskainiko du.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus