euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pedro Mauregui Chascomuseko Euskal Etxeko lehendakariaren aita hil da tupustean auto istripuz

2012/01/31

PUBLIZITATEA

Auto istripu bat tarteko hil da igandean Chascomus inguruan, Argentinan, Zingirako Euskaldunak euskal etxe chascomustarreko lehendakaria den Pedro Mauregui Larrandaren aita, Rolando Mauregui. Heriotza, gidatzen ari zela bihotzeko minak jo, autoaren kontrola galdu eta ibilgailua irauli zenean gertatu zen. Lerro hauetatik besarkada handi bat eta gure dolumin zintzoak Pedro Mauregui Larranda lagunari eta hildakoaren emazte eta familiakoei.

Ranchos, Argentina. Hona, laburbilduta, astelehen honetan bertako prentsak heriotzari buruz bildutako albistea:

Suhiltzaileak irteera egin zuten atzo "la cañada" izeneko eremura, Ford Ranger ibilgailu gorri bat irauli zela-eta deituta. Dirudienez, autoa gidatzen zuen aspaldidanik Chascomusen bizi zen Rolando Mauregui ranchostarrak bihotzeko desegokitasun bat jasan eta ibilgailuaren kontrola galdu zuen eta kasu naturalengatik hil zen.

64 urte zituen Mauregui beste ranchostar batekin, Beatriz Larrandarekin zegoen ezkonduta eta lan kontuengatik Chascomusera aldatu ziren aspaldi, bertan jaio zirelarik euren bis emeak, Rolando eta Pedro, azken hau bereziki aktiboa euskal komunitateari dagokionez eta gaur egun Chascomuseko Zingirako Euskaldunak euskal etxeko lehendari dena, ezaguna herrian, eskualdean eta Argentina mailan, eta baita oro har ere, besteak beste partaide izan baitzen joan den azaroan Donostian egin zen Euskal Gizataldeen V. Mundu-Batzarrean.

Rolando Maureguiren gorpua Beila Etxean ari dira beilatzen eta ehorketa asteartez egingo da, goizeko hamarretan, bertako hilerrian.

(2012-01-30ean Multimedio Digitalek argitara emana)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia