euskal diaspora eta kultura
2012/05/03
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Pausoka ekoiztetxea euskaraz dakiten lau 'atzerritar' gazteren bila dabil, uda honetan telebistarako saio bat grabatzeko Euskal Herrian. Gazte hauek 18 eta 25 urte bitartekoak izan eta euskaraz jakin behar dute, baina aldi berean Euskal Herrian egon gabeak behar dute izan edo oso gutxitan egonak.
Pausoka Euskal Herriko festa herrikoei buruzko programa bat ari da prestatzen, uda honetan telebistaz emateko. Euskal Telebistak emitituko du programa. Saioko lau aurkezleak Euskal Herrian festarik festa ibiliko dira eta uda bukatzean festarik onena hautatuko dute. Programaren helburua, ekoizleek azaldu dutenez, kanpotik nola ikusten gaituzten agertzea da.
Lau gazte hauek aurkitzea behar-beharrezkoa da saioa egin ahal izateko eta Pausoka euren bila hasia da. EuskalKultura.com-ek ere proposamena Diasporan zabaltzen lagunduko du, geure gazteentzat aukera oso ederra izan daitekelakoan.
Beraz, euskal festa onenak ezagutu eta bizi nahi badituzu, aurkez zaitez kasting-era. Edo egoera horretan dagoenik ezagutzen baduzu, eman iezaiozu honen guztiaren berri. Horretarako, bidali e-maila datuekin helbide honetara: festa2012@pausoka.com.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus