euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paul Zatica, auzo denda bat estatu mailako supermerkatu kate bihurtu zuen euskal etorkinen semea hil da

2011/06/28

Paul's Market supermerkatua Homedalen, Idaho
Paul's Market supermerkatua Homedalen, Idaho

PUBLIZITATEA

Ameriketan euskaldun jaiotako hainbat Aitorren seme langile eta aurrerakoien adibide bat zen Paulino “Paul” Zatica. Jordan Valley-n jaio zen, Oregonen 'Euskaldunen herria' deitzen zuten horretan, aita Joe (Ispasterrekoa) eta ama Inaxiaren (Arteagakoa) seme. AEBetako Itsas Armadako beteranoa, Denverreko Unibertsitateko graduatua, Paul 2006ko Owyhee Konterriko Azoka eta Rodeo kabalkadan 'Grand Marshall' ohorezko buru izendatu zuten. Zaticak Homedalen ireki zuen bere lehengo denda 1955ean. Gaur, Idaho estatu osoan guztira zortzi denda dauzka kateak, bere semeetako bik, Stan eta Stevek, Homedalen dagoen bulego korporatibotik gidatuta.

Homedale, AEB. Homedaleko Owyhee Avalanche kazetak argitara emaniko obituarioak biltzen duenez, 'Paul's Markets' kateko zortzi denden fundatzailea Homedaleko bere etxean zendu zen ekainaren 19an, minbiziaren aurka luzaz borrokatu eta gero. 84 urte zeuzkan.

“Lehenengo denda Homedalen zabaldu genuen, 1955eko abenduaren 19an”, adierazi zion Zaticak 'Owyhee Avalanche' kazetari dendaren 50. urtebetetzea kari. “…Egin nezakeela pentsatu nuen; hiru langile neuzkan, neroni eta emaztea, ona, hasten lagundu zidatenak”.

Bere dendetan segitzen zuen filosofia, inguruan hazi eta prozesatutako jakiekin lan egitea zen, konfidantza ematen zioten.

Gaur egun, Homedalen denda txiki modura hasi zen kateak bi denda ditu Nampan, beste bat Caldwell-en, Kunan 1997an ireki zuen beste bat, Boisen 2004an bestea eta dendak dauzka Mountain Home-n eta baita McCall-en ere.

Zatica hamar urtez izan zen Homedaleko Udalbatzako kide, eta Homedaleko Eskolako Zuzendaritza Batzordeko kide ere izan zen. Eta ia hiru hamarkada eman zituen Owyhee Konderriko Rodeoko zuzendari batzordean.

2006ko Owyhee Konderriko Azoka eta Rodeoko kabalkadan 'Grand Marshall' izendatu zuten eta 1988an Urteko Idahoko Txikizkaria.

Bere aldeko errosarioa eta elizkizunak Caldwell-eko Our Lady of the Valley eliza katolikoan egin ziren eta Marsing-Homedaleko hilerrian ehortzi zuten.

-Jon Brown Owyhee Avalanche-ko zuzendariak bere zuzendaritzapeko kazetan argitara emandako obituarioaren moldaketa da honakoa



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia