euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paul Urkijoren 'Irati' euskarazko filmik arrakastatsuena da dagoeneko: eska ezazu zure Euskal Etxean eskain dezaten

2023/03/03

Euskaraz grabatua, 'Irati' euskal film arrakastatsuenetako bat bezada ageri da dagoeneko. 'Cinco lobitos'en estreinaldia ere nabarmendu da
Euskaraz grabatua, 'Irati' euskal film arrakastatsuenetako bat bezada ageri da dagoeneko. 'Cinco lobitos'en estreinaldia ere nabarmendu da

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Arrakasta handiz estreinatu da zinema aretoetan joan den ostiralean, otsailaren 24, zine Paulk Urkijoren 'Irati' filma. Hainbat nominazio eta sari jaso zituen Sitges-ko Zinemaldian (Katalunia) egindako lehenengo aurkezpenetik. Sitges-en Sail Ofizialeko Publikoaren Saria eta Efektu berezi, bisual edo makillaje onenen saria jaso zuen. 2023ko Goya Sarietan bost nominazio jaso ditu: Gidoi Moldatu Onena, Musika Original Onena, Abesti Original Onena, Jantzien Diseinu Onena, eta Efektu Berezi Onenak. Hainbat jaialditan aipamen ugari lortu ditu, hala nola Donostian, Malagan eta Tenerifen egindako jaialdietan. Azkena, esate baterako, pasa den astean, Gasteizen egin zen Euskal Zinemaren Astean Publikoaren saria jaso baitzuen.

Filmaren istorioa VIII. mendean dago kokatuta, kristautasuna Europan zehar zabaldu eta sinesmen paganoak desagertzen ari direnean. Eneko protagonistak aginduko dio aitari ibarra babestuko duela eta bere herria aro berri batera gidatuko duela. Horretarako, Iratiren laguntza beharko du. Pertsonaia mitologikoek eta kristau-fedeak baso misteriotsu batean egingo dute topo. Bertan Mari, Sugaar, Lamiak, Jentilak eta Tartalo ikusiko ditugu. Izan ere, esaera zaharrak dioenez, “izena duen guztia bada”. Osagai fantastikoak Euskal Herriko historiako gertaerekin uztartzen dira filmean. Euskaraz filmatutako lana da, garai hartako hitz egiteko era berrasmatuz, antzinako formak eta euskalkiak erabiliz.


Euskaraz grabatutako Irati filmaren trailerra

Paul Urkijo zuzendariari (Vitoria-Gasteiz, 1984) betidanik interesatu zaio euskal mitologia eta ez da generoan sartzen den lehenengo aldia. Emaitza bikaina lortu zuen 'Errementari' filmarekin (2017). Oraingo honetan luxuzko casting batekin egin du lan: Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate, Itziar Ituño, Iñigo Aranbarri, Elena Uriz, Kepa Errasti, Ramon Agirre eta Nagore Aranburu, besteak beste. Grabaketa 2021eko udazkenean egin zen, kokapen berezi batzuetan, tartean Karrantzako Pozalagua haitzuloan, Huescako Loarre gazteluan eta Iratiko oihanean, Nafarroan. Arrakasta ederra lortzen ari den ekopizpen handia da, genero honetan ohi denerako aurrekontu txikiarekin. Joan den astean Madrilgo Euskal Etxeak estreinaldirako sarrerak zozketatu zituen. Diasporan ere gero eta jende gehiagorengana iritsiko da agian. Eska ezazu zure euskal Etxeko kultur aukeran sar dezaten.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia