euskal diaspora eta kultura
2012/03/06
PUBLIZITATEA
Paue, Frantzia. Pozik dira Paueko Lagunt eta Maita euskal etxeko kideak, iazko urtean zehar elkartearen ametsetako bat betetzea lortu zutelako: egoitza propioa, jabegoan, eskuratzea. Egoitza horretan egin zuten iragan otsailaren 17an elkartearen 2012ko Bilkura Orokorra, aretoa jendez mukuru.
Bazkideez gain, elkartearekin harremana duten zenbait erakundeetako ordezkariak ere izan ziren bileran, hala nola, Georges Labazée, Pirinio Atlantiarretako Kontseilu Orokorreko presidentea, eta Pantxoa Etchegoin, Euskal Kultur Erakundearen zuzendaria.
Jean-Pierre Urrutia presidenteak zuzendu zuen bilera eta bertan elkarteko sail desberdinetako arduradunek euren lanaren berri eman zuten: kantua, pilota, dantza, euskara eskolak... Leku berezia izan zuen bileran musak, izan ere, elkarteak Frantziako Mus Txapelketa antolatu nahi du 2013an edo 2014ean.
Txapelketa hori Euskal Herritik kanpo egingo den lehen aldia izango da eta horretan gogotik ari da lanean jada J. Michel Sallatok zuzentzen duen taldea. Bestalde, une honetan bertan elkartea Frantziako txapelketarako sailkapena jokatzen ari da, eta datorren martxoaren 16ean jakingo da emaitza.
Antoine d'Abbadie
Esam, bestalde, iragan otsailaren 25ean Lagunt eta Maita elkartean, Antoine d'Abbadie euskal zientzilari, hizkuntzalari eta antropologoari buruzko mintzaldia izan zela. Hizlaria Jean-Baptiste Hiriard-Urruty izan zen Tolosako Unibertsitateko irakaslea eta bertako Académie des Sciences-eko kidea.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus