euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paueko 'Lagunt eta Maita' euskal etxe bearnesak bi euskara irakasleren premia larria du

2011/10/24

Lagunt eta Maita euskal etxearen aurkezpen afixa eta logotipoa
Lagunt eta Maita euskal etxearen aurkezpen afixa eta logotipoa

PUBLIZITATEA

Euskara klaseak abiatzekoak dira Paueko 'Lagunt eta Maita' euskal etxean, baina elkarteak irakasle bakarra du momentuz eta beste bi lagun beharko lituzke ikastaroan izena eman duen taldeari taxuz irakasteko. Berrogei lagunek osatzen dute ikasle talde hori eta Paueko elkarteak eutsi egin nahi dio kopuru ederrari. Hori dela eta elkartea astelehenero bi orduko klasea emateko prest dauden bi irakasleren bila ari da eta biziki eskertuko luke inguruetako euskaldunen baten engaiamendua. Klaseak ordaindu egingo dira eta ez da beharrezkoa esperientzia izatea, HABEk trebakuntzan lagunduko baitu.

Paue, Frantzia. Gaur bertan abiatuko dira Paueko 'Lagunt eta Maita' euskal etxean 2011-2012 ikasturteko euskara eskolak. Elkartea abuztuaz geroztik dabil klaseok emateko irakasle bila eta, nahiz eta irakasle bat eskuratu duen dagoeneko, oraindik beste biren beharra du, ikasle taldea osatzen duten berrogei lagunei klaseak era egokian eman ahal izateko.

Paueko Gau Eskolako euskara klaseak astelehenero ematen dira, arratsaldeko zortzietatik hamarretara. Elkarteak berriki inauguratu zuen egoitza berrian ematen dira klaseak (Av. du Buros, 94) eta barne antolakuntza kontuak direla eta astelehenean soilik egin daitezke. Gauzak horrela, elkartea beste bi irakasleren bila ari da, 40 ikasleko taldea banatu eta multzo txikiagoetan klasea eman ahal izateko.

Elkarteak inguruko euskaldunen laguntza eskatzen du, euskara ikasteko gogoa erakutsi duen ikasle talde eder hau dilindan edo 'zintzilik' ez uzteko. Ez da beharrezkoa euskara irakaskuntzan esperientzia izatea, nahikoa da euskalduna izatea eta euskara irakasteko gogoa izatea. HABEk materiala eta klaseak emateko trebakuntza eta laguntza emango die irakasleei, eta ordainduko zaie lanagatik.

Laguntzeko prest bazaude, deitu Bernadette Cabantousi (00-33-(0)5 59 81 24 03) edo Jean Pierre Urrutia presidenteari (00-33-(0)6 12 72 46 64), edo idatzi e-maila hona.

-Lagunt eta Maita euskal etxearen webgunea, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia