Paue, Frantzia. Urte hasieran kaleratu zuen Paueko Lagunt eta Maita euskal elkarteko Hegaldia koralak 'Herria gogoan' bere CDa. Orduan azaldu genuez, grabaketa pandemia garaian egin zen, iazko irail eta urrian, Notre Dame de Guindales-en, Paue ondoan. Murrizketek zaildu egin zuten ekoizpena, baina Biarnoko hiriburualdeko euskal kantariek lortu zuten proiektua bururatzea. Geroztik, salgai dago, 15 euroko prezioan. Erosi nahi dutenek Euskal Etxearekin harreman daitezke, beherago adierazten ditugun kontaktubideetan.
Eta atzo bertan Paueko euskal kantariek CDari dagokion aurkezpen-bideoa aurkeztu dute. Hauxe:
Paueko 'Hegaldia' gizon-abesbatzaren aurkezpen bideo plazaratu berria
Hauek dira CDak biltzen dituen 14 kantuak:
-Agur Jainkoaren ama
-Ainera baten azken solasa
-Arbola gainean
-Azken txanpa
-Baldorba
-Bake mina
-El condor pasa
-Goiz argia (L'encantada)
-Kitolis
-Lau teilatu
-Loretxoa
-Martxa baten lehen notak
-Belatsarena
-Peña Baiona / Nere maite polita / Txalaparta (potpourria)
Hauek dira Lagun eta Maitaren helbide eta kontaktubideak:
Lagunt eta Maita
94 Avenue de Buros
64000 Paue, Frantzia
Tel: +33 (0)5 59 02 09 43
Emaila: laguntetamaita@gmail.com
Webgunea: www.laguntetamaita.fr
Facebook: https://www.facebook.com/laguntetamaita.basquesdepau
Idazkaritza tenoreak
- Astelehenetan 8:30-12:30 eta 13:00 - 16:30
- Ostegunetan 12:30 - 16:30
- Ostiraletan 8:30 - 12:00