euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paueko Euskal Etxea gogotsu dator 2014an: gazteak erakartzeko bi festa handi egingo ditu martxoan eta azaroan

2013/12/30

Elkarteak 2014ko egutegia egin du eta lau eurotan dago salgai
Elkarteak 2014ko egutegia egin du eta lau eurotan dago salgai

PUBLIZITATEA

Frantziako Euskal Etxe nagusienetako da Paueko Lagunt eta Maita elkartea, 800 bat familiek osatua. Euskal Herritik gertuen dagoena da eta hiru bazkidetarik bat euskalduna omen da, Pantxoa Challet presidenteak EuskalKultura.com-i agertu dionez. Elkarteak gogo biziz ekingo dio urte berriari, eta gazteak erakarri nahian makina bat jarduera berri egingo dituzte. Esaterako, martxoan festa handi bat egingo dute elkartea Paueko Unibertsitateko ikasleen artean ezagutarazteko eta azaroan jaialdi berezi bat antolatzekotan dira.

Pau, Frantzia. Lagunt eta Maita Euskal Etxeak makina bat proiektu ditu 2014 urte honetarako eta buru belarri ari dira jada lanean urtean zehar egingo diren ekitaldiak burutu ahal izateko. Lehendabizikoa esku artean dute dagoeneko euskal etxeko bazkide askok: 2014ko egutegia. "Elkarteko kide batek proposatu zuen egitea eta ideia ona iruditu zitzaigun", azaldu dio Pantxoa Challet presidenteak EuskalKultura.com-i.

500 aleko lehen argitalpen bat egin du elkarteak, eta lau eurotan jarri da salgai. Eskuratu nahi duenak Lagunt eta Maita-rekin harremanetan jarri behar du, telefonoz deituz +33-05 59 02 09 43 zenbakira edo e-mail bidaliz laguntetamaita@wanadoo.fr e-mailera.

Gazteak erakartzeko

Urteari begira elkartearen helburu nagusietako bat gazteak erakartzea da. "Gure artean pentsamendu batzuk egin ditugu eta erabaki dugu elkarteak gazteak erakarri behar dituela", agertu du Challetek. Horretarako elkarteak ekimen bereziak egingo ditu 2014an. Aurrenekoa martxoan egingo duen festa handia izango da. "Elkarteak egoitza eskuratu zuen Pauen duela bi urte eta egoitza hori gazteen artean ezagutarazi nahi dugu eta euren esku jarri ekitaldiak, bilerak eta abar egin ditzaten". Paueko Unibertsitatean Euskal Herritik etorritako ikasle asko izan ohi dira eta horiei ere ateak ireki nahi dizkie euskal etxeak.

Bigarren festa handia azaroan izango da. "Aurki hasi nahi dugu festa handi hori prestatzen, soinulari onak ekarri nahi ditugu eta", esan du Challetek. Jai honetan parte hartu eta bertan jo edo abesteko prest diren talde eta musikariei elkartearekin harremanetan jartzeko gomita luzatu die Lagunt eta Maitako presidenteak (idatzi e-maila laguntetamaita@wanadoo.fr helbidera).



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia