euskal diaspora eta kultura
2013/06/27
PUBLIZITATEA
Wroclaw, Polonia. Wrocławek Donostiarekin partekatuko du Europako Kultura Hiriburu izendapena 2016 urtean eta, horretara begira egiten ari diren ekitaldien artean, Wrocław 2016 Kultura Hiriburuko arduradunek euskal kulturaren lantegi irekia antolatu zuten ekainaren 20tik 23ra, Amaia Dones euskara irakurleak EuskalKultura.com-i jakinarazi dionez.
Lantegiak bi herrialdeen artean zubiak eraikitzea zuen helburu. Lau egunetan zehar hainbat jarduera burutu ziren hiri poloniarrean: euskal jantzietan oinarritutako moda ikastaroak, sukaldaritza klaseak, zinea, musika eta ilustrazio lantegi bat.
Ilustrazio tailerrak Euskal Herritik etorritako partehartzaile bat izan zuen: Patxi Zubizarreta idazlea. Izan ere, lantegian haren “Magalik badaki” ipuinaren polonierazko itzulpenari ilustrazioak egiten ari ziren partehartzaileak.
Zubizarretak eskola interesgarria eskaini zien, bere inspirazioei buruz eta euskal ilustratzaileek egiten duten lanari buruz solastuz. Horrez gain, Amaia Donés Mendiak, Poznaneko euskara irakurleak, bi egunez euskara ikasteko tailerrak eman zituen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus