euskal diaspora eta kultura
2011/12/15
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Etxepare Institutuak jakinarazi duenez, Polonian izan dira egunotan Manu Lopez Gaseni bilbotarra eta Patxi Zubizarreta ordiziarra, bertako bi unibertsitatek gonbidatuta.
Azaroaren 28an Gnieznoko Unibertsitatean izan ziren eta bertan euskal haur eta gazte literaturari buruzko hitzaldia eman zuten.
Aipagarria da mintzaldia euskaraz egin zutela; izan ere, Gnieznoko irakaslea den Kasia Mirgos euskaltzaleak egin zituen itzulpen lanak [Euskalkultura.com-ek elkarrizketa egin zion Kasiari 2006ean, Lezaungo barnetegian euskera ikasten izan zenean (artikulua gazteleraz soilik)].
Ondoren, abenduaren 1ean Poznanen izan ziren Zubizarreta eta Lopez, Adam Mickiewicz Unibertsitateko Amaia Dones irakasleak gonbidatuta.
Bi ekitaldi egin zituzten bertan, batetik Manu Lopezek 'Haur eta Gazte literatura egilearen autoimajina' hitzaldia eskaini zuen; eta, bestetik, biharamunean, Patxi Zubizarretak 'Nola idatzi gaur egungo haur eta gazteentzat: ilustrazioak, adibideak eta trikimailuak' gaia izan zuen hizpide.
Bi hitzaldiak gaztelaniaz izan ziren. Horrez gain idazleek errezitaldi bat ere egin zuten Poznanen, gitar jole baten laguntzarekin, euskaraz, gaztelaniaz eta polonieraz.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus