euskal diaspora eta kultura
2011/02/21
PUBLIZITATEA
David Guadilla/Bilbo, Bizkaia. Patxi Lopezek urtarril hondarrean zabaldu zen polemika bat ere aipatu zuen atzo [ostiralean] [Legebiltzarrean], Jon Uriarte Argentinako EAJko bigarrena denak Jaurlaritzak euskal diaspora gaiez argitaratzen duen 'Euskal Etxeak' aldizkarian idatzitako artikulu baten ondotik [zehatzak izatearren, testua egiazki jeltzale argentinarren blogean eman zen argitara, ikus berria hemen]. Bertan, buruzagi jeltzaleak esan zuen ez dituztela euskal etxeetan "Francisco Lopez"en potretak ipiniko, "gure herriak ez baitzuen demokratikoki hautatu". "Usurpatzaile bat da. Egunotan Euskadi gobernatzen duten guztiak usurpatzaileak dira ilegitimoa den gobernu bateko parte baitira", zioen.
Lehendakariarentzat, "iraina" da hau demokraziari eta euskaldun guztien "aniztasunari" eta munduan barreiatuta dauden (euskal) gizataldeetako kideei. Lopezek bere "arbuio" eta "mespretxua" agertu zion Uriarteren "altuera morala" agerian utzi eta "deskalifikatzen" duen "fabulazioari". "Badago beste gehiengorik onartu nahi ez duenik", azpimarratu duen exekutiboko buruak, euskal diasporaren "aniztasuna" nabarmenduz.
Lehendakariak EAJz gogor mintzatu zen Carmelo Barrio PPko kidearen galdera bati erantzunez egin zituen adierazpenok. Buruzagi popularrak esan zuen Uriarteren artikuluak "PNV estralurtar" bat dagoela baieztatzen duela [egiazki 'extraterrestre' esan zuen, gaztelaniaz, jeltzale argentinarren Junta 'Extraterritorial'aren izenarekin hitz-joko bat eginez]. Barrioren hitzok oso harrera txarra izan zuten jeltzaleen eserlekuetan.
(artikulu originala, gaztelaniaz, 2011-02-19an agertua da El Correon)
Oharra: "[]" zeinuen artekoak, kazetari-itzultzailearen komentarioak dira, testu originala hobeto ulertzen laguntzearren
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus