euskal diaspora eta kultura
2011/03/07
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Lehendakaria gaur bertan aterako da Ingalaterra aldera, zenbait kontaktu eta elkarretaratze burutu, LSE European Institute eta Cañada Blanch Center for Contemporary Spanish Studies erakundeek antolatutako hitzaldia eman eta, bidez batez, Londres inguruko euskaldunak harrera-ekitaldi bat medio agurtzea helburu duen bi eguneko bidaia azkar honetan. Hona egitaraua.
Astelehena, martxoaren 7a
-18:15etan. London School of Economics and Political Science. “The Basque Country: modern, socially cohesive and built on collective responsibility” zikloaren aurkezpena, Paul Preston jaunaren eskutik (Asturiaseko Printzea Professor in International History and Director of the Cañada Blanch Centre). Lehendakariaren hitzaldiaren izenburua: “La Socialdemocracia en el siglo XXI/ Social Democracy in the Twenty First Century”. Gaztelaniaz izango da, igelesezko aldibereko itzulpenarekin.
-19:30ean Lehendakariaren harrera-ekitaldia bertako euskal komunitateko kideei eta bertako elkarte eta erakundeetako lagunei, Waldorf hotelean (Aldwych, WC2B 4DD, Londres). Gonbidapenak Londresko London Basque Society-Euskal Elkartea delakoan eta Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian eska daitezke.
Asteartea, martxoaren 8a
-11:00etan Bisita ISIS Neutroien Espalazio Iturrira. Bisitaldian euskal industriak eraikitako difraktometro bat entregatuko da, MICINN eta ESS-Bilborekin hitzartutako akordioaren barruan. HiPR azken generazioko difraktometro bat da, presio oso altuen eraginpean 250.000 atmosferetaraino lana egiteko optimizatua dagoena.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus