euskal diaspora eta kultura
2010/08/05
PUBLIZITATEA
San Frantzisko, Estatu Batuak. Uztailaren 28a, asteazkena, Lehendakaria buru duen ordezkaritzak Kaliforniako lurretan eman zuen azkena izan zen. Egun horretan San Frantziskotik Google-n egoitzara, Silicon Valleyra mugitu ziren. Patxi Lopezek ez zuen aukerarik galdu bera erabiltzaile den Twitter sare sozialaren egoitza ere bisitatzeko, eta bertan bere burua atzealdean Twitter hitzak zeuzkala fotografiatzeko, ondoren argazkia sarean jartzeko.
Lehendakaria eta delegazioko partaideak interesa agertu zuten bertan gauzatzen duten lan-sistema irekiaz, sormena, ekimena eta langileen partaidetasuna suspertzen baitira. Enpresaren instalazioek dauzkaten baliabideen artean, soinketa-aretoak daude, voley-ko zelai artifizialak eta indar igerleku bat (non lekutik mugitu gabe igeri egin daitekeen, korrika egiteko zinta baten gisan, baina uretan), esaterako, langileak, behar dutenean, lan egin aurretik, bitartean edo ondoren tentsioak deskargagarri erabil ditzaten. Bertan adierazi zenez, astean behin bilera orokor ireki bat egiten da, brainstorming edo ideia-jaurtiketa gisa, bertara proposamenak isuri eta plazaratu eta entzun eta jasotzen direla, ondoren enpresaren garapenean erabil daitezkeelakoan.
[SEGITUKO]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus